Mercadona sarrera

Mercadonak bikoiztu egin ditu sodio bikarbonatoaren salmentak

2020ko apirilaren 08a
  • Jesús Navarro Totaler Hornitzaileak areagotu egin du produktu horren ekoizpena Noveldan (Alacant) duen lantegian.
  • Denda bakoitzean eguneko 8 ale saltzetik 16 saltzera igaro da enpresa.
  • Kate osoan salgai dagoen produktu honen salmenta areagotu egin da egun hauetan, dituen erabilera ugarietako bat fruta, barazkiak eta arropa garbitu eta desinfektatzea baita.
  • Covid-19ak eragindako egoera berezi honetan, Mercadonak bere denda guztien hornidura bermatzen du beharrezko produktu guztiekin, bezeroek ohiko erosketa egin ahal izan dezaten.

Mercadonaren supermerkatu fisikoek eta onlineko salmentakoek bikoiztu egin dute sodio bikarbonatoaren salmenta: egunean 8 ale saltzen zituen lehen denda bakoitzeko, eta azken asteotan, berriz, 16 ale saltzen ditu denda bakoitzeko. Hazkunde horren arrazoi nagusia da, besteak beste, fruta, barazkiak eta arropa garbitu eta desinfektatzeko eta gozogintzarako edo norberaren zainketa eta higienerako erabil daitekeela.

Jesús Navarrok, Hacendado markaren pean produktu hori egiteaz arduratzen den Totaler Hornitzaileak, areagotu egin du Noveldan (Alacant) duen lantegiko ekoizpena, Mercadonak Espainian eta Portugalen dituen 1.600 denda baino gehiagotan produktu horren hornidura bermatzeko.

Sodio bikarbonatoa uretan disolbagarria den kolore zuriko konposatu solido kristalino bat da. Orain dela hamabost urte baino gehiagotik merkaturatzen da Mercadonan, eta bi formatutan saltzen da, “Nagusiaren” beharretara egokitzeko (Konpainiak horrela deitzen die bezeroei barne-komunikazioetan). Alde batetik, 300 gramoko potoa dago, 0,69 €-an potoa; bestetik, kilo bateko poltsa, 1,19 €-an poltsa.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta

Sodio bikarbonatoa saltzen den Mercadonaren linealaSodio bikarbonatoa saltzen den Mercadonaren lineala.

Mercadonaren sodio bikarbonato produktuaSodio bikarbonatoa, kilo bateko poltsa eta 300 gramoko potoa.