Wecolorsen ekoizpen-lerroa, Vilassar de Dalt-en (Bartzelona)

Mercadonaren lurringintzako hornitzaile espezialistek 5 milioi euro inbertitu dituzte

2020ko azaroaren 23a
  • Mercadonak bera presente dagoen inguruneetan industria-berrikuntzaren alde egiten duen apustuak produktuak hobetzera eta irtenbide berriak bilatzera bultzatzen ditu hornitzaile espezialistak.
  • Enpresa horietako askotan, plantilla handitu dute, inbertsioak egin dituzte eta prozesuak hobetu dituzte ingurumena gehiago errespeta dezaten.
  • Jesús Gómez, Wecolors eta RNB enpresek inbertsioa handitu dute, eta berrikuntzak eta hobekuntzak egin dituzte beren produktuetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, jarduten den eremuetako industrializazioaren aldeko apustu etengabean, lurringintzako hornitzaile espezialistekin produktu-aukera garatzen jarraitzen du. Gaur egun, instalazioak berritzen eta modernizatzen jarraitzeko, konpainiako lurringintzako hornitzaile espezialistek 5 bat milioi euroren inbertsioa egitea aurreikusten dute 2020ko amaierarako, “Nagusi”ari (bezeroari) produktu hobeak eskaintzen jarraitzeko.

RNBk aurpegiko eta gorputzeko produktuak eta lurrinak egiten ditu nagusiki, eta 2 milioi euro inbertitu ditu bere produktu-aukera birformulatzeko, ikertzeko eta ekoizteko, batez ere. Hornitzaile hori La Pobla de Vallbonan dago (Valentzia), eta 25 urte baino gehiago daramatza konpainiarekin lankidetzan. Halaber, Gabonetako kanpainarako kalitateko 40 lanpostu egonkor sortu ditu. Bere azken nobedadeen artean, emakumeentzako Soplo Intense sorta nabarmentzen da; perfumea, body milk-a eta nezeser-maletatxoa ditu.

Jesús Gómez lurrinetan aditua da, eta Rafelbuñolen (Valentzia) dago. Kalitateko 7 lanpostu egonkor sortu ditu, eta ia milioi bat euroko inbertsioa egin du hozte- eta automatizazio-prozesuak hobetzeko, ingurumenari lotutako hobekuntzak egiteko (xurgatze-konpresoreen eta galdera termikoen ordez, hozte-instalazio bat jarri du, CO2-emisioak murrizteko) eta hondakinak kudeatzeko prozesua hobetzeko (trinkogailu berriak ezarri ditu). Ahalegin horiek guztiak bere produktu-aukera indartzeko dira. Nabarmentzekoak dira, produktu-sortan, miniaturazko koloniak, emakumeentzako Flower Boom lurrina edo gizonentzako Mistery lurrina.

Kosmetikoei dagokienez, Vilassar de Dalt-eko (Bartzelona) Wecolors fabrikatzailea nabarmentzen da. Bi milioi eurotik gorako inbertsioa egin du 2020-2021 Gabonetako kanpaina garatzeko. Koloretako kosmetikako formularik onenak eta ontzien irtenbide berritzaileenak bateratu ditu, bereziki bilduma honetan. Nobedade gisa, nabarmentzekoa da Supreme Deliplus aurpegi- eta begi-paleta trukagarria. Begi-itzalak ditu, aurpegi-argitzaileak, barneko bidaia-paleta trukagarri bat, look inspiratzaileak dituen liburuxka bat eta ispilu-estalki bat.

Jesús Gómezen ekoizpen-lerroa, Rafelbuñol-n (Valentzia)Jesús Gómezen ekoizpen-lerroa, Rafelbuñol-en (Valentzia).

Wecolorsen ekoizpen-lerroa, Vilassar de Dalt-en (Bartzelona)Wecolorsen ekoizpen-lerroa, Vilassar de Dalt-en (Bartzelona).

RNBren ekoizpen-lerroa, La Pobla de Vallbona-n (Valentzia)RNBren ekoizpen-lerroa, La Pobla de Vallbona-n (Valentzia).

Mercadonaren Lurrindegiko linealaMercadonaren Lurrindegiko lineala.

Logo EAktibatu