Varias naranjas en primer plano en la sección de fruta y verdura de una tienda Mercadona.

Mercadonako Laranjak: laranja nazionalaren kanpaina hasi da

2016ko urriaren 27a
  • 2017ko abuztura bitartean Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtzia, Katalunia, Balear Uharteak eta Kanarietan jatorri duten laranjak eskaintzen ditu Mercadonak.
  •  2016-2017ko kanpainan 2.500 tokian-tokiko hornitzaile baino gehiagori 220.000 tona erostea aurreikusten du Mercadonak, aurreko kanpainarekin alderatuz %22 gehiago.

Naranjas españolas en Mercadona Mercadonako laranjak Fruta eta Barazkien atalean salgai.

Urtero bezala aurten ere, laranja espainiarren denboraldia hasten da sasoi hauetan Mercadonan. Jatorri nazionaleko laranjaren kanpaina Navelina barietateko laranjekin hasi, eta Navel/Navelate, Lane-Late, Lane-Late Powell eta Valencia-Late barietateekin jarraituko du. Laranjen jatorriak Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtzia, Katalunia, Balear Uharteak eta Kanariak dira.

2017ko abuztura arte egongo da espainiar laranja Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean salgai. Fruta hau eskaintzeko, tokian-tokiko 2.500 hornitzaileri 220.000 tona laranja erostea aurreikusten du Mercadonak, %22 gehiago, laranjaren aurreko kanpainarekin alderatuz gero.

Gainera, jatorri nazionaleko fruta honen alde egiten duen apustuaren erakusle, laranja-zuku egin berria eskaintzen duen zerbitzua jarri du Mercadonak zenbait dendatan, datozen hilabeteotan arian-arian denda guztietara helduko delarik. Zerbitzu berri honek tokian-tokiko nekazariei egindako laranja erosketak 2.500 tona baino gehiagotan handitzea ahalbidetu du. Laranja “itsusiagoa” eta neurri txikiagokoa izanda, nahiz eta kalitate handikoa, ez zen salmentara ondo egokitzen; orain, berriz, zukua egiteko onarpen handia lortu du, ordea. 

Mercadonak ahalik eta lasterren eramaten ditu laranjak supermerkatuetara, bere sare logistiko eraginkorrari esker; freskotasun goreneko laranjak eskaintzea ahalbidetzen du honek. Kanpaina hasierako laranjak garraztasun ukitu bat izaten du, eta goxotasun handiagoa hartzen joaten da kanpaina aurrera joan ahala.

Erabilera oso anitzeko fruta da, zuku, postre, marmelada zein gozogintzarako erabili baitaiteke. C Bitamina eta antioxidatzailetan aberatsa, sasoi honetako hotzeriak saihesteko aukera ezin hobea dugu.

Nola saltzen dira espainiar laranjak Mercadonan?

  • 3 kg eta 6 kg-ko saretako laranjak.
  • Soltean saldutako laranjak.
  • Laranja-zuku egin berriaren zerbitzuko laranjak (denda batzuetan baino ez, jatorri nazionalekoa irailetik aurrera soilik).

Mercadonaren laranjen jatorria

Laranjaren denboraldia urrian hasten denetik, hurrengo urteko abuztuan bukatzen den arte, jatorri nazionaleko laranjak eskaintzen ditu Mercadonak bere supermerkatu guztietan. Mercadonaren hornitzaileek tokian-tokiko 2.500 zitrikoen ekoizlerekin dituzten akordioei esker da hau posible. Aurreko kanpainan 180.000 tona espainiar laranja erosi zituen jada Mercadonak, zitriko honen salmenta guztien bolumenaren %90a. 

Ekintza hauek Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarri bat garatzeko asmoz Mercadonan egiten diren esfortzuen artean txertatzen dira. Espainiar lehen sektorearekin duen harreman zuzen eta bakarraren bidez, akordio egonkorrak mantentzen ditu Mercadonak espainiar lurralde osoko 12.000 arrantzale, 4.300 abeltzain eta 7.500 nekazarirekin. Izan ere, iazko ekitaldian 15.393 euro inbertitu zituen Mercadonak erosketetan; hortaz, bere saltokietan eskaintzen dituen produktuetatik %85 baino gehiago Espainiatik datozkiola ondorioztatzen da.