centro de coinnovación Mercadona

Mercadonak bezeroekin egiten duen koberrikuntzaren nondik norakoak

2016ko urriaren 03a
  • Konpainiak Koberrikuntzarako 12 Zentro ditu bezeroekin egindako elkarlanean produktuak hobetu edo konponbide berriak garatzeko.
  • 2015ean 5.500 saio egin ziren beren iritzi eta iradokizunak adierazi zituzten bezeroekin, koberrikuntza honetatik sortutako 100 produktu berri plazaratuz.

2011n Koberrikuntzarako Zentroak martxan jarri zituen Mercadonak, bere “Nagusi”-en (bezeroen) iritzi eta beharrizanetatik abiatuz berrikuntza sustatu eta produktuak hobetzeko asmoz. Ordutik aurrera “Amantal Estrategia” aplikatzen da zentro horietan; hots, “amantala janzten da”, bezeroek janaria nola prestatzen duten, beren burua nola apaintzen duten, etxea nola garbitzen duten, edo beren maskotak nola zaintzen dituzten ikasteko. Mercadonako monitore batek bezeroak entzun eta begiratzen ditu prozesu horietan zehar, beren beharrizanak antzeman eta enpresarengana zein Hacendado, Deliplus, Compy, eta Bosque Verde moduko bitarteko hornitzaile fabrikatzaileengana bideratzeko. Informazio hau dagoeneko existitzen diren produktuak hobetzeko erabiltzen da, alde batetik, eta irtenbide berriak bilatzeko, bestetik.

Mercadonaren Koberrikuntzarako Zentroak Espainia guztiko zenbait supermerkatutan zehar sakabanatuta daude, atal jakin batzuetan berritzeko beren-beregi zuzenduak; gaur egun, besteak beste, honako hauetan: gosari eta askaritarako osagarriak; gosegarriak; edari eta freskagarriak; etxeko garbiketa eta mantentzea; janaria prestatzea, kontserbak eta aurrez-prestatutako platerak; kafe, kakao eta infusioak; haurtxoak; maskotak eta etxeko mantentzea; esne-postreak eta izozkiak; lurrindegia.

Mercadonaren Koberritzeko Eredua hiru mailatan antolatuta dago: 1. Berrikuntzarako gaia antzematea, bezeroen beharrizanak entzunez, ikusiz, eta interpretatuz, bai dendan, bai Koberrikuntzarako Zentroan. 2. Konponbidea zehaztu eta informazio hori hornitzaile fabrikatzaileari helaraztea; 3. Konponbidea jakinarazi eta dendetan ezartzea.

Eredu honek Mercadonaren Koberrikuntzarako 12 Zentroetan bezeroekin egindako 5.500 saio gauzatzea ekarri zuen 2015ean, 100 produktu berri sortu zirelarik.

Koberrikuntzarako Eredua: Mercadonaren Koberrikuntzarako Ereduaren prozesua.

 “Nagusia” harritzeko berritu

Bezeroari kontsumo esperientzia ezin hobea dakarkioten produktuak garatzea da, azken finean, Mercadonaren 125 bitarteko hornitzaileen eta konpainiaren Preskripzio departamentuetako monitoreen erronka nagusia.

Koberrikuntza Zentroetan egiten den lanaz gain, Mercadonaren bitarteko hornitzaileek liderrak dira beren sektorean berrikuntzari dagokienez, Institut Cerdàk egindako ikerketaren arabera sektoreko berrikuntzen batez bestekoa bikoizten dute eta. Mercadonaren 10 produktu berritzailetik 8, halaber, arrakastatsuak izaten dira merkatuan.  

Mercadonaren berrikuntza Portland-en (EEBB) izan da ere ikerketa gaia, 2105ean, PICMET Konferentzia entzutetsuaren markoan, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Estrategia, Berrikuntza Teknologikoaren Kudeaketa eta Produktu Berrien Garapeneko irakasle den José Albors-ek honako hau nabarmendu zuelarik: “Mercadonak koberrikuntza sistema original eta oso eraginkorra garatu du, arrakasta horren oinarria Erabateko Kalitatearen Kultura eta Giza Baliabideen politika direlarik”. 

Mercadonaren berrikuntza transbertsalaren eredua

Mercadonaren berrikuntza ez da produktuaren mailan garatzen soilik. Izan ere, lau berrikuntza ardatzetan dihardu lanean: prozesuei, teknologiari, kontzeptuari eta produktuari dagozkienak, hain zuzen ere. Eta ardatz hauetan guztietan, konplexutasuna zein muntaketa-kateari balioa eransten ez dioten prozesuak ezabatzen dituzten hobekuntzak sartzearen aldeko apustu jarraitua du, konpainiaren bost osagaien beharrizanak asebetetzeko helburuarekin: “Nagusia”, Mercadonak bezeroei hala deitzen dielarik, Langilea, Hornitzailea, Gizartea eta Kapitala. 

Modelo Coinnovación MercadonaEsne-Postre eta Izozkien Koberrikuntza Zentroa.

Modelo Coinnovación MercadonaEtxearen Garbiketa eta Mantentzearen Koberrikuntza Zentroa. 

Modelo Coinnovación MercadonaLurrindegiaren Koberrikuntza Zentroa.

Modelo Coinnovación MercadonaMaskotak eta Etxeko Mantentzearen Koberrikuntza Zentroa.