Juan Roig y los miembros del Comité de Dirección de Mercadona durante la presentación de resultados 2015.

120 zuzendari kontratatuko ditu Mercadonak Portugalerako

2016ko uztailaren 13a
  • Lanpostu egonkor eta kalitatezkoa eskaintzen du, eta baita karrera-plana ere. 50.000 euro baino gehiago bideratuko ditu, halaber, aukeratutako pertsona bakoitzaren formakuntzarako.
  • Hautagaiek Indeed bitartez bidal ditzakete beren CV-ak, edo hautaketa-prozesu honekin kolaboratzen duten unibertsitate portugaldarren bitartez. 

Mercadonak bere Portugaleko proiektuaren buru izango diren 120 zuzendari berrien kontratazio eta lanean hasteari ekingo dio aurki. Horietako 60k Lisboan lan egingo dute, eta beste 60ak Porton, herrialde honetako bi lurralde garrantzitsuenetan presente izateko helburua gauzatuz.

Prozesu hau abiatzearekin bat, Portugaleko antolakuntzaren egituraren eta funtsezko posizioen zati handi bat eraturik geratzen da, eta behar diren oinarriak ezartzen dira ere Mercadonak giza lantalde bat martxan jar dezan, profesionalki hazteko gauza izanik, konpainiak herrialde honetako enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin duen konpromisoa erakusteko modukoa.

Zuzendari berriak 18 hilabetetan beraiei propio zuzendutako formakuntza programa batean murgilduko dira, Mercadonarengandik 50.000 eurotik gorako inbertsioa jasotzen duena langile bakoitzeko. Prozesu honetan, Mercadonaren Kalitate Osoko Ereduan formakuntza espezifikoa hartu, zuzendaritza eta buruzagitzako abileziak berenganatu, eta enpresako departamendu bakoitzean murgiltze bat izango dute zuzendariek.

“Portugalen ere erreferentziako enpresa bat izan nahi dugu enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortzen, eta horregatik Mercadonaren aldetik eskerrak ematen dizkiegu gure hautaketa prozesuan parte hartu duten Portugaleko unibertsitateei, giza talentu bikaina antzemateko ematen diguten aukeragatik, eta gure balioekin bat etor daitezkeen profesionalak identifikatzeko erakusten duten gaitasunagatik”, azpimarratu du Javier Casans-ek, Mercadonaren GGBB-en formakuntzaren zuzendariak.

Betekizunak eta izen-ematea

Lanpostu hauek betetzeko, ekonomian, enpresa-administrazioan, zuzenbidean, arkitekturan eta ingeniaritzan graduondoa ala masterra duten lizentziatuen profilak bilatzen ditu konpainiak, gidatzeko baimena dutenak eta arrunki bidaiatzeko libre daudenak.

Interesa dutenek atariaren edo Indeed plataformaren bitartez bidali dezakete beren curriculum vitae-a. Honetaz gain, Portugaleko zenbait unibertsitaterekin batera egiten du lan Mercadonak hautaketa prozesu honetan.

Mercadonaren proiektua Portugalen

Duela gutxi iragarri du Mercadonak Portugaleko merkatuan sartuz bere nazioartekotze planari ekingo diola. Bere helburua 2019an lehenengo lau dendak irekitzea da. Hasiera batean, 25 milioi euro inbertitzea eta 200 lanpostu inguru sortzea aurreikusten du, hedatzeko lehen fase honetan.

Hazkunde profesionala eta kontziliazioaren aldeko apustu jarraitua 

Bere GGBB-en eredua sendotzen jarraitzea aurreikusten du Mercadonak Portugalen, pertsonen eta beren garapen profesionalaren alde apustu eginez, ekitatea, kontziliazioa eta barne-promozioa bultzatzen duen eredua, lanpostu egonkor eta kalitatezkoak oinarri harturik. Urteak dira ezaugarri hauek lan esparruan aintzatetsia izaten lagundu diotela konpainiari, MERCO Personas bezalako erreferentziazko ikerketek, edo Kontziliazioaren Egoera Espanian izenekoak, Zientzia Politikoen Nazioarteko Institutuak eginak, frogatzen dutenez; Giza Baliabideen kudeaketan erreferentziazko konpainien artean baitute hauek Mercadona, banaketaren sektoreko lehena, hain zuzen ere.

 

MUGARRI NAGUSIAK 2015
Barne-promozioa 338 pertsona mailaz igo dira
Berdintasun Plana %51 emakumezkoak izan dira, promozionatutako postuen artean
Formakuntzarako inbertsioa 39 milioi euro
Formakuntza planak 10.623 pertsonak hartu dute formakuntza planetan
Kontziliazioa 15.630 langilek lanaldi murriztuak izan dituzte 
Amatasunari emandako babesa 2.769 langilek hilabete batez luzatu dute amatasun-baja
Helburuengatiko saria 277 milioi euro langileen artean banatuak