Mercadonaren Albalat del Sorells-eko (Valentzia) bulegoak

Mercadonako 250 langile baino gehiago Albalat dels Sorells-eko (Valentzia) bulego berrietara aldatu dira

2022ko abenduaren 20a
  • 2025aren amaieran, guztira 2.600 lagun hartuko ditu egoitza horrek; multzoka lekualdatuko dira datozen hiru urteetan.
  • Bulego berrien diseinua ERRE Arquitectura estudioaren lana da, eta haren ideia da prozesuaren parteen arteko lankidetza eta ezagutza-trukea sustatuko duen ingurune bat sortzea, erabakiak hartzeko prozesua gauzatzen eta arintzen laguntzeko.
  • Bulego berriak, pertsonek eta pertsonentzat diseinatuta egoteaz gain, ingurumenean duten eragina murrizteko pentsatutako gune jasangarriak dira. Horretarako, neurri hauek hartu dira: tokian bertan ekoitzitako materialak erabili (0 kilometrokoak), energiaren kontsumoa murriztu soluzio berritzaileekin, eta barneko lorategi-patio handiak eraiki, eguzki-argia ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
  • Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ) eta Zerbitzu Zentroa (2014) inauguratu zirenean hasi zen proiektua, eta 2025ean amaitzea aurreikusten da, 200 milioi euroko inbertsioarekin.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia hasia da 250 langileko lehen talde bat Albalat dels Sorells-eko (Valentzia) bulego berrietara aldatzen. Mugimendu hori 2025aren amaieran bukatuko da, 2.600 pertsona behin betiko kokaturik lan-eremu berri, jasangarriago eta lankidetza sustatzeko prestatutako batean.

Datozen hiru urteetan, gaur egun Valentziako beste udalerri batzuetan (Paternan eta Tavernesen, esaterako) diharduten langileak pixkanaka sartuko dira instalazio berri eta berritzaile horietan, zeinetan enpresak 200 milioi euro inbertitzea aurreikusten baitu, proiektuaren hiru faseetan banatuta.

Albalat dels Sorells proiektuaren lehen fasea 2014. urtean hasi zen, Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ) eta Zerbitzuen Zentroa inauguratu zirenean, 45 milioi euroko inbertsioa eginda. Bigarren fasea 2018an hasi zen, 100 milioi euro inguruko inbertsioarekin, orain langileak jasoko dituzten bulego berri horiek eraikitzeko; 2024an amaitzea aurreikusten da. Eta 3. fasea, Koberrikuntza Zentro berri bat eraikitzeko 55 milioi euro inguruko inbertsioarekin, datorren urtean hasiko da eta 2025era arte iraungo du.

Proiektu berritzailea, digitala eta lankidetza sustatzen duena

Bulego berrien diseinua ERRE Arquitectura estudioaren lana da, eta konpainiaren digitalizazioan aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen dute, prozesuaren parteen arteko lankidetza, sormena eta ezagutza-trukea sustatuko duen ingurune bat sortzen baitute, erabakiak hartzeko prozesua gauzatzen eta arintzen laguntzeko.

Langileen beharren eta esperientziaren neurrira pentsatuta, 15 giro-mota diseinatu dira, eta langile bakoitzak egunero aukeratu ahal izango du bat edo bestea, egin behar duen lanaren arabera. Fisonomia berri honekin, bulego-eredu tradizionaletik espazio irekiko beste batera aldatzen da; lekua askoz ere egokiagoa da lankidetzarako eta sormenerako. Sailen arabera lan egiteari utzi eta “auzoka” jardutearen alde egiten da: prozesu berean ari diren langileak egongo dira elkarrekin, edozein sailetakoak direla ere. Lan egiteko modu berria zehazteko, BICG hornitzaile espezialistarekin egin da lan.

Gainera, eraikinak soluzio teknologiko berritzaileak ditu; esate baterako, haririk gabeko proiekzio-sistema arin bat, informazioa partekatzeko, eta aplikazio mugikor baten bidez espazio edo zerbitzuak kontrolatzeko aukera. 

Gainera, langileek zerbitzu komun hobeak izango dituzte, hala nola jantoki zabal eta funtzional bat, eskaintza gastronomiko askotarikoa, osasungarria eta kalitatezkoa duena, eta Hacendado Kioskoa, supermerkatuetako produktuen sorta hautatu bat duen vending-eremua. Era berean, 2. fasea bukatutakoan, Albalatek langileentzako aparkalekua izango du.

Laneko jasangarritasunaren eta bizi-kalitatearen aldeko apustu garbia

Bulego berri hauetan hobekuntza handiak egin ditu Mercadonak, ingurumena errespetatzearen aldeko apustuaren barruan, eta horrek are gehiago indartuko du jasangarritasunaren aldeko konpromisoa. Hala, bulego berriek lorategi-patio handiak izango dituzte barruan, eta ekialde-mendebalde orientazioa. Horrek, eguzki-argiaren aprobetxamendurik handiena lortzeaz eta elektrizitate-kontsumoa murrizteaz gain, laguntzen du erabiltzaileen erosotasuna areagotzen, kutsadura xurgatzen eta oxigenoa sortzen.

Konpainia, gainera, tokian bertan ekoitzitako materialak erabiltzen ari da, hau da, 0 kilometrokoak, eta horrek karbono-aztarna ahal den guztia murrizten du. Proiektuan 380 plaka fotovoltaiko instalatu dira, eta eraikinaren kudeaketa adimendunerako sistema bat, baliabideen erabilera efiziente eta arrazoizkoa bermatzeko.

Era berean, enpresak mugikortasun jasangarriko konponbideak eskainiko dizkie Albalat dels Sorellsen lan egiten duten langile guztiei, Lanzaderaren azelerazio-programarekin lankidetzan: auto partikular partekatuaren erabilera sustatzea, HoopCarpool hornitzailearen bidez; bizikletaren erabilera, Kletaren laguntzarekin; eta enpresako autobus-zerbitzu bat, BusUp-ekin. Instalazio berrietan, horrez gain, ibilgailu elektrikoentzako, patineteentzako eta bizikletentzako aparkalekua izango da, eta auto elektrikoak kargatzeko leku bat sotoan.

Albalat del Sorells-eko (Valentzia) bulego berrien aireko ikuspegiaMercadonaren Albalat del Sorells-eko (Valentzia) bulego berrien barrualdea.

Albalat del Sorells-eko (Valentzia) bulego berrien aireko ikuspegiaProiektu-proposamena, 3. fasearen simulazioarekin.

Proiektu-proposamena, 3. fasearen simulazioarekinAlbalat del Sorells-eko (Valentzia) bulego berrien aireko ikuspegia.

Goiburuko irudia: Albalat del Sorells-eko (Valentzia) bulego berrien aireko ikuspegia.