Lizarrako Tailer Eskolari (Nafarroa) oinarrizko produktuak ematen

Mercadonak zenbait produktu emango dizkio Lizarrako Tailer Eskolari (Nafarroa)

2017ko azaroaren 21a
  • Supermerkatu-kateak, hemendik aurrera, premiazko produktuak emango dizkio egunero Lizarrako Tailer Eskolari, zeinak 25 familia artatzen baititu.
  • Mercadonak 227,9 tona premiazko produktu eman ditu 2016an Nafarroan.

Mercadona, enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Lizarrako Tailer Eskolari laguntza egonkorra ematen hasi da: oinarrizko produktuak emango dizkio egunero. Goizean eramaten zaizkie produktuak, Mercadonak jartzen dituen baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker, eta elikagaien kalitate eta segurtasunaren baldintza onenetan entregatzen zaizkie, ikasleek presta ditzaten. Lizarrako Merkatondoa kaleko 26. zenbakian dago Tailer Eskola, eta 25 familia artatzen ditu. Haiei eskaintzen zaizkien otorduak prestatzen laguntzea da ekimen solidario honen helburua.

Mercadonako Kanpo Harremanetako gerente Imanol Flandesek hauxe esan du lankidetzari buruz: “Mercadonarentzat bere erantzukizun sozial korporatiboaren zati oso garrantzitsua da Lizarrako Tailer Eskola bezalako erakundeei laguntzea”. Industria eta Enplegu Saileko zinegotzi Ricardo Gómez de Segurak, berriz, eskertu egin du “Mercadonaren laguntza. Goizero Eskolara ekartzen dituzten elikagaiei esker, beharrean dauden 25 familia artatzeko menuak presta ditzakete gure ikasleek”. Tailer Eskolako zuzendari Sira Cobelasek hau adierazi du: “Dohaintza horiei esker, gure gizarte-ekintza garatzen dugu, eta, aldi berean, ikasleen ikaskuntza-baliabideak hobetzen dira, egunero era askotako eta kalitate oneko elikagaiekin jarduten baitute.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, laguntza hori emateaz gainera, hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioarekin. Hitzarmen horren bidez, aurten, 4.000 kg premiazko produktu eman ditu. Gainera, laguntza ematen die egunero Ilundain Haritz Berri Fundazioari, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoei eta Paris 365 jantoki solidarioari. Ekintza horien guztien bidez, Mercadonak 227,9 tona premiazko produktu eman zizkien 2016an Nafarroako zenbait erakunde soziali.

Espainian, Mercadonak 120 jangela sozial baino gehiagorekin eta 60 elikagai-bankurekin eta ongintzako erakunderekin dihardu lankidetzan, eta, 2016an, 6.500 elikagai tona baino gehiago eman zituen, hots, 108.000 erosketa-orga.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak apustu irmoa egin du Nafarroaren alde. Hamaika denda ditu dagoeneko, eta 456 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Gainera, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 667 enpresa txiki eta ertainekin, eta 270 milioi euroren erosketak egin dizkie 2016an hornitzaile nafarrei, iaz baino % 25 gehiago. Mercadonaren nekazaritzako elikagaien hornitzaileen eta tokiko produktuen alde egindako apustuaren adibide batzuk: milioi bat kilo alkatxofa erosi dira, Tuterakoak —% 42ko hazi da erosketa, beraz, aurreko kanpainarekin alderatuta—; 4.000 kilo esparrago zuri ere erosi dira, Nafarroa AGBkoak; 4,2 milioi kilo tipula, bai eta 400.000 kilo baino gehiago piper gorri eta berde ere.

Lizarrako Tailer Eskola

Tailer Eskola 1989an jarri zen martxan, Lizarran, eta 2004az geroztik ostalaritza-ikastaroak eman ditu. Trebakuntza eta enplegua, biak konbinatzen ditu, gizarte-ekintza bat eginez. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dio. Gaur egun, 15 ikasle gazte —hogeita hamar urtetik beherakoak— sukaldaritzako profesionaltasun-egiaztagiria lortzeko trebatzen ari dira, eta beharrean dauden familientzako menuak prestatuz lan egiten dute egunero.

Goiburuko irudia: Tailer Eskolako sukaldariak egunero elikagaiek eramaten dizkien Mercadonako langileetako baten ondoan.