Mercadonaren denda bateko fruta eta barazkien atalean soltean saltzen diren laranjak

Gertutasuneko laranja-kanpaina Mercadonan

2017ko azaroaren 21a
  • 2017-2018ko kanpainan zehar 2.500 tokian-tokiko hornitzaile baino gehiagori 250.000 tona erostea aurreikusten du Mercadonak, aurreko kanpainan baino %20 gehiago.
  • Urriaren bukaeratik aurrera, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtzia, Katalunia, Balear Uharteak eta Kanariak jatorri dituzten laranjak eskaintzen ditu Mercadonak.

Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtzia, Katalunia, Balear Uharteak eta Kanariak jatorri dituzten gertutasuneko laranja-kanpaina abiatu du Mercadonak. 2018ko abuztura arte egongo da salgai gertutasuneko laranja Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean, sarean zein soltean, eta baita unean bertan ateratako laranja-zuku zerbitzu berrian ere.

2.500 tokian-tokiko hornitzaile baino gehiagori 250.000 tona erostea aurreikusten du Mercadonak, aurreko kanpainarekiko %20ko hazkundea gauzatuz.

Navelina barietateko laranjekin hasten da laranja-kanpaina. Geroago, Navel/Navelate, Lane-Late Powell eta Valencia-Late barietateetakoak ere eskainiko dira. Kanpaina hasierako laranjak garraztasun ukitu bat izaten du, eta goxotasun handiagoa hartzen joaten da kanpaina aurrera joan ahala.

Heldutasun-puntu ezin hobean dauden laranjak eskaintzen ditu Mercadonak, eta freskotasun gorenekoak, bere sare logistiko eraginkorrari esker ahal bezain azkar eramaten baititu supermerkatuetara.

Kontsumitzeko askotariko aukerak eskaintzen dituen fruta da laranja. Osorik jan daiteke, edota zuku, postre, marmelada zein gozogintzarako erabili. C Bitamina eta antioxidatzaileetan aberatsa da, gainera; sasoi honetan ohikoak diren hotzeriak saihesteko aukera ezin hobea dugu, beraz.

Nola saltzen dira espainiar laranjak Mercadonan?

  • Soltean saldutako laranjak.
  • 3 kg eta 6 kg-ko sareetako laranjak.
  • Unean bertan ateratako laranja-zuku zerbitzu berriko laranjak.

Bezeroen artean harrera ezin hobea izan duen unean bertan ateratako laranja-zuku zerbitzu berritzailea eskaintzen du Mercadonak. Zerbitzu honetan beranduxeago sartzen da tokian-tokiko laranja, azarotik aurrera arian-arian txertatzen baita, kalitate eta zapore aparteko laranja bermatuz, betiere.

Kanpainaren nondik-norakoak: Mercadonaren laranjen jatorria

Urriaren bukaeratik, hurrengo urteko abuztura arte, gertutasuneko laranjak eskaintzen ditu Mercadonak bere supermerkatu guztietan, tokian-tokiko 2.500 zitriko-ekoizlerekin hitzartu dituen akordioei esker.

Tokian-tokiko laranja-kanpainaren ekoizpen-bolumena agortzen denean, beste jatorri batzuetako laranjak txertatu behar izaten dira. Urtean bi hilabetez besterik ez da gertatzen hori: abuztuaren bukaeratik, urriaren bukaerara. Honenbestez, tokian-tokikoak dira Mercadonak saltzen dituen laranjen %90 baino gehiago.

Mercadonak 16.055 milioi euroko erosketak egiten ditu urtean gure herrialdean, eta espainiar lehen sektoreko 8.000 nekazari, 12.000 arrantzale, eta 4.800 abeltzainekin hitzartuak ditu merkataritza-akordioak. Halaber, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura era Ingurumen Ministerioak abiatutako “Hemengo eta oraingo Frutak eta Barazkiak” ekimenarekin bat egiten du, frutak eta barazkiak erregulartasunez kontsumitzearen onurak zabaltzeko asmoz. Beren kalitate, zapore eta barietatearengatik nabarmentzen dira frutak eta barazkiak, eta bizitasuna ematen diote organismoari.