Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Mercadonaren logotipoa, kanpoaldean

Mercadonak zenbait produktu emango dizkio egunero Calahorrako La Concepción zahar-etxeari

2019ko irailaren 18a
  • Supermerkatu katea Calahorrako La Concepción etxeari egunero premiazko produktuak ematen hasiko da. Adindun Babesgabeen Senidetxoek kudeatzen dute etxea, eta baliabiderik gabeko 131 adindun bizi dira han gaur egun.
  • Mercadonak 96.000 kilo premiazko produktu eman ditu 2018an Errioxan.

Mercadona, enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Calahorrako La Concepción etxeari modu jarraituan laguntzen hasi da: oinarrizko produktuak emango dizkio egunero. Adindun Babesgabeen Senidetxoek kudeatzen dute etxea, eta, gaur egun, baliabiderik gabeko 131 adindun bizi dira han. Goizean eramaten zaizkie produktuak, Mercadonak jartzen dituen baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker, eta elikagaien kalitate eta segurtasunaren baldintza onenetan entregatzen zaizkie. Calahorrako Murilloko errepideko 17. zenbakian dagoen erakunde horrek hartzen dituen adinduentzat otorduak prestatzen laguntzea da ekimen solidarioaren helburua.

Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Errioxako zuzendariak azaldu duenez, “lankidetza honi esker, gure EESen onuradunen kopurua handituko dugu Errioxan, eta, gainera, kolektibo ahulenetako bati lagunduko diogu, hau da, hirugarren adinekoen kolektiboari”. Bestalde, María Aurora Gómara ahizpak (Adindun Babesgabeen Senidetxo bat) azaldu duenez, “eskerrak ematen dizkiogu Mercadonari, dohaintza hauek aukera ematen baitigute askotariko menu osasungarriak prestatzeko gure adindunei”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, laguntza hori emateaz gainera, hitzarmen bat sinatu du Errioxako Elikagaien Bankuarekin. Hitzarmen horren bidez, aurten, 5.500 litro esne eman ditu. Gainera, egunero laguntzen dio Errioxako Elikagaien Bankuari eta Logroñoko Cocina Económica jantoki sozialari. Ekintza horien guztien bidez, Mercadonak 96.000 kilo baino gehiago eman zizkien premiazko produktutan 2018an Errioxako zenbait erakunde soziali.

Calahorrako Adindun Babesgabeen Senidetxoak, Mercadonako langile den Manuelekin, produktuen eguneroko entreganCalahorrako Adindun Babesgabeen Senidetxoak, Mercadonako langile den Manuelekin, produktuen eguneroko entregan.

Mercadona Errioxan

Mercadonak 9 denda ditu Errioxan (6 Logroñon eta bana Alfaron, Arnedon, Calahorran eta Haron), eta 506 langile, kalitateko enplegu egonkorrarekin. Harreman komertzialak ditu Errioxako 805 enpresa txiki eta ertainekin, eta 377 milioi euroren erosketak egin dizkie 2018an hornitzaile errioxarrei, iaz baino % 5 gehiago.

Adindun Babesgabeen Senidetxoak

Adindun Babesgabeen Senidetxoak erlijio-kongregazioa 1873an sortu zuten Saturnino López Novoa apaizak eta Santa Teresa Jornetek. Adindun behartsuenak familia-giroan hartzea du xede, haien behar guztiei (materialak, afektiboak eta espiritualak) erantzun ahal izateko. Kongregazioak 1881etik kudeatzen du Calahorrako La Concepción etxea, eta 10 ahizpa eta 49 langile aritzen dira han. Gaur egun, 19 herrialdetako 204 etxetan dihardu kongregazio honek; horietako 125 Espainian daude.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboan integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.