Elikagaien Kilo-bilketa Birtualaren kartela Mercadonan

Mercadonak Udaberriko Kilo-bilketan parte hartuko du

2022ko maiatzaren 30a
  • Konpainiak bat egin du Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak maiatzaren 30etik ekainaren 4ra antolatu duen ekimen horrekin.
  • Guztira, konpainiak Espainian dituen 1.402 saltoki ari dira parte hartzen. Bezeroek diru-dohaintzak egin ahal izango dituzte han erosketa egitean. Dohaintzok premiazko produktu bihurtuko dira gero.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bat egin du Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak maiatzaren 30etik ekainaren 4ra antolatu duen Udaberriko Kilo-bilketarekin. Konpainiak kanpainaren eskura jarri ditu bere saltokiak funtsak biltzeko.

Guztira, Mercadonak Espainian dituen 1.402 saltoki ari dira parte hartzen, eta, han, “Nagusi”ek (bezeroek) diru-dohaintzak, 1 €-ren multiploak, egin ahal izango dituzte kutxan erosketa ordaintzean. Dohaintzan emandako dirua elikagai bihurtuko da, eta elikagai horiek kanpainan parte hartzen duten elikagai-bankuei emango zaizkie. 

Bezeroak elkartasun-ekitaldi honetan parte hartzera animatzeko konpromisoarekin hartzen du parte Mercadonak ekimen sozial honetan. Bere webgunean argitaratu du parte hartzen ari diren denden zerrenda (agiria gaztelaniaz):

Listado tiendas participantes de Mercadona en la Operación Kilo de Primavera 2022

Descargar

 

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Goiburuko irudia: Elikagaien Kilo-bilketa Birtualaren kartela Mercadonan.