Mercadona inaugura un nuevo supermercado en Bilbao

Mercadonak supermerkatu berri bat zabaldu du Bilbon

2016ko azaroaren 15a
  • Mercadonak Bilbon zabaldu duen denda berria Miribilla auzoan dago eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 40 lagunek osatutako langile-taldea du.
  • Konpainiak 3,1 milioi euro inbertitu ditu bere eraikuntzan.

Mercadonak denda berri bat zabaldu du gaur Bilboko Miribilla auzoan. Doctor Espinosa Oribe kalea, 2A helbidean, hain zuzen. Konpainiak Bizkaiko hiriburuan irekitzen duen bigarren saltoki honek 3,1 milioi euroko inbertsioa eskatu du. Bere eraikuntzan 76 hornitzailek hartu dute parte batez beste, 216 pertsona baino gehiago kontratatu dituztenak. 

Zentroak 1.500 m² ditu, Mercadonaren ohiko atal guztien kokaleku: harategia, txarkuteria, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Produktu freskoen atal eraberrituak ere nabarmentzen dira: arrandegia, zuzenean lonjatik ekarritako arraina duena; solteko labe produktuena; eta fruta eta barazkien atala, gertutasuneko produktu freskoen alde apustu egiten duena. Dendak langileen atsedenerako esparruak ditu, aldagelak, eta langile-taldearen prestakuntzarako sala bat.

Mercadona inaugura un nuevo supermercado en Bilbaoercadona supermerkatu Miribilla, Bilbon.

Nabarmentzekoa da, bestalde, supermerkatuaren izaera ekoeraginkorra, kontsumo energetikoa %20raino murriztera zuzendutako neurri sorta bat txertatzen baitu. Horien artean ditugu beroaren berreskuratzaileen erabilera, tenporizadoreen txertaketa, argiztapen eraginkorragoa eta ate automatikoak.

Supermerkatua irekitzeko ordutegia honako hau da: astelehenetik larunbatera, 09:15etatik 21:30etara. Ibilgailu pribatuan lekualdatzen diren bezeroek 75 tokidun aparkaleku bat dute eskura. Halaber, bere beste supermerkatuetan bezala, etxerako zerbitzua, telerosketa eta online erosketa gaitu ditu Mercadonak bere web-orriaren bitartez.

Beti Prezio Baxuak

Irekitze honi esker, Mercadonaren bezeroek bere B.P.B. (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika esklusiboaren onurak jasoko dituzte, produktuen ale bakoitzeko gutxieneko prezioa bermatzean datzana, kalitate gorena mantenduz eta era jarraituan. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bezeroei.  

Mercadona Euskadin

Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustu irmoa berresten du, dagoeneko 11 denda dauzkalarik bertan. Lurraldez lurralde, 5 Araban, Vitoria-Gasteizen, hain zuzen; 4 Bizkaian (bi Bilbon, bat Barakaldon eta beste bat Basaurin); eta bi Gipuzkoan, Irunen eta Eibarren. Langile-taldea, orotara, lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 440 pertsonak osatzen dute. 2015eko abuztuan ipar zonako supermerkatuak hornituko dituen Vitoria-Gasteizeko bloke logistikoaren eraikuntza hasi zen, lehen fase batean 50 milioi eurotako inbertsioa eta 100 lanposturen sorrera ekarriko duena.

Konpainiak, halaber, elkargo honetako 1.233 ETE eta enpresarekin du harreman komertziala. Euskal hornitzaileei 316 milioi euroko erosketak egin zizkien 2015ean, eta 26,4 milioi euro inbertitu ditu Euskadin, bere bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin bat. Bere nekazaritza elikagaien hornitzaileen eta tokian-tokiko produktuaren alde egiten duen apustuaren erakusgarri, 120.000 kilo Arabako patata eta 3.500 tona arrain fresko erosi ditu, legatza, hegaluzea, bokarta, sardina, txitxarroa, bakalada, berdela eta oilarra, besteak beste, Bizkaiko zein Gipuzkoako kostaldean.

Bere gizarte erantzukizun korporatiboaren barnean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuekin lan egiten du, Vitoria-Gasteizkeko Babesgabeen Ama jantoki sozialarekin, eta Bilboko Pobreen Ahizpekin. 2015ean Euskadiko entitate sozialekin egindako elkarlanak dohaintzan emandako 73,4 tona elikagaiak erdietsi zituen.