Las condiciones laborales de Mercadona

Mercadonaren lan baldintzak, Nazio Batuen Lanaren Nazioarteko Erakundeak onetsiak

2016ko azaroaren 16a
  • Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) berriki egin duen “Ezohiko lana munduan” txostenean, Mercadonako langileen baldintzak onesten ditu, lanaren egonkortasunari eta kalitateari dagokionean.

Mercadonaren Giza Baliabideetarako politika Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) nabarmendua izan da bere “Ezohiko lana munduan” ikerketan, langile-taldea kudeatzeko duen moduagatik, lehiakortasunerako giltzarritzat hartu dutelako.

Bai konpainiaren enplegu egonkor eta kalitatezkoarekiko apustua, eta bai Mercadonako langileen formaziorako egiten duen ahalegina ere, ikerketak baieztatzen duenez, Mercadonaren Giza Baliabideen politikaren arrakastaren faktore giltzarriak dira.

Gainera, LANEren txostenaren arabera, irabazien %25a urtero langile-talde osoaren artean banatzea bakarrik ez, Mercadonako langileen promoziorako eta garapen profesionalerako eskaintzen dituen aukerak ere nabarmendu dituzte.

LANEren arabera, kontratu egonkorrak eta mugagabeak “endemikoak” diren Espainia bezalako herrialde batean, paradoxikoa da Mercadonako 76.000 langileetarik guzti-guztiak finkoak izatea. Kalitatezko enpleguarekiko apustuaren itzulera hau agerikoa dela ere azpimarratu dute, zifrek ziurtatzen duten bezala: konpainiak, ikerketak baieztatzen duenez, “bere dendetako langileak bezeroekiko kontaktu puntu nagusiena direla onartzen du, eta beraz, hobekuntzak hobekien iradoki ditzaketenak”.

Txostenak azpimarratzen duenez, Mercadonaren lan baldintzen artean dauden formazioari, egonkortasunari eta garapen profesionalari esker, langile-taldearen motibazioa indartzen da, eta ondorioz euren errendimendua biderkatzen da. Guzti horrek “langile bakoitzeko salmenta kopuruaren igoera nabarmen batera eta konpetentziarena baino produktibitatearen igoera askoz altuago batera” garamatza.

Egonkortasunak, kontziliazioak, formazioak, promozioak eta izandako etekinen banaketak, konpainiaren garapenerako izan dituen eta dituen onurak eta sektoreko enpresa lider moduan sendotzeko izan duen eragina laburbiltzen du gainera LANEK Mercadonari buruzko erreportaje batean. Modu berean, Mercadonako langileen baldintzen politikaren faktore bereizgarri bat azaltzen du: Sindikatuen inplikazioa duen elkarrizketa eta gardentasun politika bat. LANEren arabera, “elkarrizketa eta konfiantza sortzen dituen ikuspuntua, alderdi guztien onurarako emaitzak lortzeko elkarlana ahalbidetzen duena”.

Mercadona harro dago bai aitorpen honegatik, eta bai gizartearen zati baten aldetik jasotzen duenagatik ere. Konpainiak, Erabateko Kalitate Ereduaren markoan, honako ideian oinarritzen ditu bere erabakiak: “Nagusia” (hala deitzen diogu bezeroari konpainia barruan) asebetez gero, eta baita langilea ere, salmentak iristen dira; eta haiekin, etekinak; eta hortik aurrera, hazkuntza partekatua, gizartearen ongizaterako ekarpena eginaz.

Lanaren Nazioarteko Erakundeari (LANE) eta ikerketa honi buruz

Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE) NBEko “hiruko” agentzia bakarra da eta 187 Estatu kideetako gobernuak, enplegatzaileak eta langileak biltzen ditu, lan arauak ezartzeko, politikak egiteko, eta gizon-emakume guztientzako lan egokia bultzatzeko  helburuarekin.

LANEren helburu nagusiak lan eskubideak bultzatzea, lan egokirako aukerak sustatzea, gizarte-babesa hobetzea eta lanarekin erlazionatutako gaien elkarrizketari ekitea dira.

Haren “Ezohiko lana munduan” ikerketak, munduan zeharreko lan merkatuen ezaugarri garaikide bihurtu diren hiru ohiz kanpoko lan modalitate aztertzen ditu: aldi baterako lana, lanaldi partzialeko lana eta azpikontratazio bidezko lanaldi partzialeko lana.