Mercadona, elikagai-emaile Ávilan

Mercadonak premiazko produktuen 3.000 kilo eman dizkio Ávilako Elikagaien Bankuari

2018ko irailaren 28a
  • Mercadonak berritu egin du erakunde horrekin duen urteroko lankidetza-hitzarmena, eta berretsi egin du Avilako inguru sozialarekin duen konpromisoa.
  • Mercadonak 746 tona elikagai eman zizkien 2017an Gaztela eta Leongo ongintzazko erakundeei eta jantoki sozialei.

Mercadonak 3 tona inguru eman dizkio Ávilako Elikagaien Bankuari premiazko produktutan (esnea, irina eta opilak) Hala, berritu egin da bi erakundeek zuten lankidetza-hitzarmena, zeinaren bitartez, azken sei urteotan, Mercadonak 15.000 kilo produktu eman baitizkio Ávilako Elikagaien Bankuari. Beste zenbait laguntza emateaz gain, premiazko produktuak banatzen ditu egunero Mercadonak, eta Ávilako Elikagaien Bankuak jakiak biltzeko antolatzen dituen kanpainetan ere parte hartzen du, hitzarmenari jarraikiz.

Entrega egiteko unean izan dira Fernando Gutiérrez, Ávilako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Laura del Palacio, Ávilako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria. Azken horrek esan zuenez, “azken urte hauetan egiten ari garen erantzukizun sozialeko ekintzen bidez Mercadonak gizartearekin hartu duen konpromisoarekin bat dator ekintza hau”. Fernando Gutiérrezek, bestalde, eskerrak eman zizkion “Mercadonari, konpainiaren erantzun solidarioarengatik eta elikagai-bankuak Ávilako eta probintziako kolektibo ahulenekiko konpromiso sozialak eraginda antolatzen dituen ekintzetan parte hartzeagatik”.

Mercadonaren Gizarte Ekintza Gaztela eta Leonen

Gaztela eta Leonen, 2017n, Mercadonak 746 tona elikagai eman zizkien erkidegoko ongintzazko zenbait erakunderi eta jantoki soziali.  Kolaborazio honekin, supermerkatu-kateak sendotu egin du erakunde sozialekin duen lankidetza-programa, eta, era berean, sendotu egin du jarduten duen eremuko inguru sozialarekiko konpromisoa.

Mercadonaren Erantzukizun Soziala

Gizarte-ekintzako plana bultzatzen jarraitu du Mercadonak zenbait erakunde soziali laguntza emanez, eta, hala, gizartean lan handia egiten lagundu die. Guztira 9.600 tona elikagai eman ditu 2017an, aurreko urtean baino 3.100 tona gehiago, zenbait ekimenetan parte hartuta.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.