Mercadonaren produktuak Segoviako Gurutze Gorriari ematen

Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Segoviako Gurutze Gorriari

2020ko maiatzaren 25a
  • Konpainiak sendotu egin du probintziako erakunde horrekiko lankidetza, eta premiazko produktuak eman dizkio, hala nola pixoihalak, toallatxoak eta higienerako produktuak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 547 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Gaztela eta Leongo zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 9 tona premiazko elikagai banatu zituen Segoviako probintzian bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, Segoviako probintzian ohiko lankide dituen erakunde sozialei dohaintzak egiten jarraitzeko konpromisoari eusten dio, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Laura del Palacio Mercadonaren Segoviako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jarduten du Segoviako probintziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 9 tona elikagai banatu zituen probintzian—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, José Ignacio de Luís Páez Gurutze Gorriaren Segoviako ordezkari probintzialak konpainiaren lana eskertu du: "Gurutze Gorriak edozein larrialdiren aurrean lan egiteko modu jakin bat du, egoera bereziki ahulean daudenei gehien behar dutenean laguntzeko bizkortasunean eta esperientzian oinarritua. Baina lan egiteko modu hori ezinezkoa litzateke enpresa-aliantza estrategikorik gabe. Herritarrek eta enpresek larrialdietan etengabe erakusten duten solidaritateari eta boluntarioen eta langileen lanari esker, pertsonengandik gertu egoteko aukera daukagu. Eskerrak eman nahi dizkiot Mercadonari erakutsi duen konpromiso sozialagatik, eta haurrentzako eta jendearentzako higiene-produktuak emateagatik (toallatxoak eta pixoihalak), baliabiderik gabeko 200 familiari baino gehiagori lagundu ahal izango baitiegu horrela. Gurutze Gorriak bere energia eta gaitasun guztiekin jarraituko du lanean, irtenbideak bilatzen lagunduz eta egunero eskerrak emanez laguntzen diguten emaile, bazkide eta enpresa guztiei, Mercadona barne. Haiei esker, gure lanak premia dagoen toki guztietara eta premia duten pertsona guztiengana iristen da.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 2.565 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 2.450 Espainian, eta 115 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren produktuak Segoviako Gurutze Gorriari ematenMercadonaren produktuak Segoviako Gurutze Gorriari ematen

Logo EAktibatu