Buñuelos Sin Fronteras erakundeko ordezkariak Mercadonako langileekin, elikagai-entregan

Mercadona berriro hasi da elikagaiak ematen Gandíako Buñuelos Sin Fronteras jantoki sozialari, eta 9.500 kilo baino gehiago banatu ditu Valentzia eta Castellóko hamabi erakunderen artean

2020ko maiatzaren 25a
  • Konpainiak inguru horretako erakunde sozialekin duen lankidetza sendotu du, eta premiazko produktuak eman dizkie, hala nola esnekiak, haragia eta barazkiak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzun die hala.
  • Konpainiak, orain arte, 187.000 kilo baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Valentzia eta Castellóko erakunde sozialei.
  • 2019an, konpainiak 245.000 kilo premiazko elikagai banatu zituen Valentzia eta Castellóko probintzietan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, berriro jarri du martxan bere dohaintza-prozesua, eta ohiko lankide den Gandíako (Valentzia) Buñuelos Sin Fronteras erakunde sozialari hainbat produktu eman dizkio. Horretaz gainera, 9.500 kilo produktu baino gehiago —adibidez, esnekiak, haragia eta barazkiak— banatu ditu Valentzia eta Castellóko hamabi erakunderen artean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Konpainiak ohiko lankide dituen erakunde hauei egin die gaur dohaintza: Castellóko Elikagai Bankua, Castellóko Comedor Albergue Municipal, Valentziako Elikagai Bankua, Valentziako Casa Caridad, Valentziako San Juan de Dios aterpetxea eta Gandíako Buñuelos Sin Fronteras jantoki soziala; azken horri elikagai-dohaintza egunero egiteari berrekin dio gaur. Era berean, beste elkarte batzuei ere egiten die dohaintza: Paternako Ayuda Una Familia, Valentziako Proyecto Vivir Fundazioa, Valentziako Erkidegoko Mensajeros de la Paz, Gandíako eta Alaquàs-eko Cáritas eta Torrenteko Gurutze Gorria.

Borja Catalina Valentzia Hegoaldeko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Valentzia eta Castellóko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. 2019an, 245.000 kilo elikagai eman zizkien, eta, urte-hasieratik hona, 187.000 kilo eman dizkie. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, Buñuelos Sin Fronteras erakundeko idazkari Javier Bertók eskerrak eman dizkio konpainiari "egunero jardun duelako laguntza ematen; izan ere, dohaintza horiek laguntza handikoak dira egunerokotasunean, eta ezinbesteko bihurtu dira zentroko erabiltzaileentzat, bizitzen ari garen egoera zailaren ondorioz”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 5.212 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 5.002 Espainian, eta 210 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Buñuelos Sin Fronteras erakundeko ordezkariak Mercadonako langileekin, elikagai-entreganBuñuelos Sin Fronteras erakundeko ordezkariak Mercadonako langileekin, elikagai-entregan.

Logo EAktibatu