Logo de Mercadona en la pared de una tienda.

Mercadonak portugalen nazioartekotzeko proiektuari ekitea onartu du

2016ko ekainaren 23a
  • Konpainiaren Zuzendaritza Batzordeak ekaineko bileran onartu du Mercadona Portugalen hedatzeko prozesuari ekitea.
  • Lehen fasean, konpainiaren helburua da lau supermerkatu jartzea eta 2019an irekitzea.
  • Fase honetarako aurreikusitako hasierako inbertsioa 25 milioi euro da, eta kalkulatzen da 200 lanpostu sortuko direla.

Mercadona supermerkatu-konpainiaren Zuzendaritza Batzordeak erabaki du, Administrazio Kontseiluak ezarritakoaren arabera, nazioartekotze-plana martxan jartzea eta Portugalgo merkatuan sartzea. Konpainiaren helburua da 2019an zabaltzea lehenengo lau dendak. Mugarri horrekin, nazioartean hedatzeko proiektuari ekingo dio.

Mercadonak aurreikusten du hasiera batean 25 milioi euro inbertitzea, eta kalkulatzen du 200 bat lanpostu sortuko dituela lehen hedatze-fase horretan. Horretarako, aurreikusten du berehala hasiko dela harreman instituzionalak izaten, lursaileko lanak egiten eta Portugalgo lehen lau irekitzeak egiteko toki egokienak identifikatzen.

Mercadonak Portugalgo agintariei jakinarazi die bere enpresa-proiektua Portugalgo merkatuan ezartzea erabaki duela, eta konpainiak bultzatzen duen hazkunde partekatuko ereduaren gakoak azaldu dizkie.“Portugal aukera aparta da konpainia nazioartean hedatzen hasteko. Herrialde horretan, ikasi egin dezakegu kontsumitzailearen bidez eta banaketa-sektore oso lehiakorraren bidez. Herrialdearen aurrerapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko eta nekazaritzako elikagaiei bultzada emateko erronka ilusio-sortzaile bat da, eta Mercadona proiektua osatzen dugun guztion nahia, sentitzen baitugu konpromiso bat dela”, esan du konpainiako presidente Juan Roigek.

Mercadonak bere nazioartekotze-plana Portugalen hasteko erabakia faktore honek bultzatu du: gertuko merkatu bat da, hurbilketa logistikoa du, eta enpresaren hazkunde organiko eta naturalaren barruan sartzen da.

2015ean, Mercadonak 20.831 milioi euroko fakturazioa izan zuen. Gaur egun, 1.587 supermerkatu eta 76.000 langile ditu, denak kontratu finkokoak, eta egunero egiten dute ahalegina “zerbitzuan bikaintasunik handiena eskaintzeko”, enpresaren balioen arabera. “Arrakastak, partekatuz gero, zapore hobea du” printzipioari jarraikiz, konpainiak 277 milioi euro banatu zituen langileen artean, helburukako primaren kontzeptuan.

Balio partekatuko proiektu bat, non bezeroa baita “Nagusia”

Mercadona kapital familiarreko enpresa bat da, proiektu partekatu eta jasangarri baten emaitza. Eraikitzen eta hazten ari da egunero, Cárnicas Roig taldearen barruan sortu zenetik (1977an). 1981ean, Juan Roigek bere gain hartu zuen konpainiaren zuzendaritza, eta enpresa independente gisa ekin zion haren jarduerari. Taldeko presidente Juan Roig eta haren emazte eta konpainiako presidenteorde Hortensia Herrero dira akziodun nagusiak; berena da kapitalaren % 80 baino gehiago.

Mercadonak hazkunde iraunkorra izan du “Nagusia”ri (hala deitzen diote konpainiaren barruan bezeroari) bideratutako kudeaketa propioko eredu batean oinarrituta, eta, horretarako, kalitate goreneko produktu-sortak prezio ahalik eta merkeenean eskaintzen ditu, langileen talentua garatzen du, zerbitzuaren bikaintasunarekiko pasioa bultzatzeko, eta etengabe lankidetzan dihardu bere hornitzaileekin eta gizartearekin.

Jarrera arduratsu hori indartzen ari da urtez urte, sortu zenetik, eta berresten du bere konpromisoa egonkorra izateaz gain, hazten eta finkatzen ari dela, jasotzen duenaren zati bat gizarteari itzultzeko.