Kordobako Elikagai Bankuko eta Mercadonako arduradunak, 3.000 kg atunen entregan

Mercadonak Kordobako erakunde sozialekin duen lankidetza handitu du

2022ko irailaren 01a
  • Konpainiak eta Kordobako Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez Mercadonak egunero banatuko baititu premiazko produktuak probintziako 14 erakunderen artean. Gaur egun, probintziako 9 jantoki sozialekin dihardu lankidetzan.
  • Aldi berean, konpainiak sendotu egin du Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, premiazko produktuak eta material informatikoa banatuz.
  • Mercadonak, 2022. urtean zehar, 127 tona baino gehiago eman dizkie premiazko produktu eta elikagaitan Kordobako zenbait entitate eta erakunde soziali; 2.123 erosketa-orga betetzeko adina da hori.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, bere Eredu Arduratsuari jarraituz, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromisoari eusten dio. Konpainiak bere dohaintza-prozesua indartzen jarraitzen du akordio berriak eginez. Hala, Mercadonak eta Kordobako Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Kordoba hiriburuko eta probintziako 14 entitateri premiazko produktuak egunero emateko.  

Abuztutik egunero jasotzen dituzte produktuak erakunde hauek: Reto elkartea, Peniel errehabilitazio-zentroa, Proyecto Hombre, Residencia de los Dolores, Purísima Concepción monasterioa (Hinojosa del Duque), Nueva Aurora elkartea (Lucena), San Sebastián ospitalea (Palma del Río), Santa Clara monasterioa, Hermanitas de los Ancianos Desamparados (Montilla), Semillas de Futuro elkartea (Montoro), Santa Bárbara egoitza (Peñarroya-Pueblonuevo), Acuide (Pozoblanco) eta Mármol fundazioa (Priego de Córdoba).

Rafael Revueltok, Kordobako Elikagai Bankuko lehendakariak, eskertu egin du Mercadonaren ekimen hau: “Asko lan egin dugu bi erakundeok, eta, horri esker, probintzia osoko 1.000 pertsonak baino gehiagok egunero eskuratzen dituzte produktu freskoak eta kalitatekoak”. Era berean, Revueltok eskerrak eman dizkio Mercadonari 3.000 kilo atun baino gehiago eman dituelako, eta material informatikoa, 10 ordenagailu eramangarri eta bulegoetarako inprimagailu bat entregatu dituelako. Horiei esker, azkartu ahal izango da martxan duten digitalizazio-prozesua.  

Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Kordobako elikagai-bankuekin, jantoki sozialekin eta beste erakunde sozial batzuekin. 2022an, 127 tona elikagai baino gehiago banatu ditu dagoeneko probintzian, 2.123 erosketa-orga betetzeko beste. Mercadonak helburu bakarra du: behar handiena dutenen premiei erantzuteko behar den guztia egitea.

Bestalde, Noelia Conrado Mercadonako Kanpo Harremanetako arduradunaren hitzetan, "lankidetza berri honek enpresaren konpromiso soziala berresten du, eta harro sentiarazten gaitu erakunde horiei gure aletxoa emateaz, gehien behar dutenei arreta ematen segi dezaten".

Gizarte-ekintzako politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Reto elkartea eguneroko produktuak jasotzen Kordobako Mercadonaren denda bateanReto elkartea eguneroko produktuak jasotzen Kordobako Mercadonaren denda batean.

Kordobako Elikagai Bankuko eta Mercadonako arduradunak, 3.000 kg atunen entreganKordobako Elikagai Bankuko eta Mercadonako arduradunak, 3.000 kg atunen entregan.