Mercadonak 2022ko lehen seihilekoan egindako dohaintzen mapa

Mercadonak 10.800 tona elikagai eman ditu 2022ko lehen erdian, iaz garai berean baino % 8 gehiago

2022ko abuztuaren 09a
  • 2022ko lehen seihilekoan, Mercadonak 180.200 erosketa-gurdi baino gehiago betetzeko adina elikagai eman ditu.
  • Konpainiak lankidetzan dihardu Espainia eta Portugalgo 140 jantoki sozial eta 60 elikagai-bankurekin eta ongintzako beste erakunde batzuekin.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 10.800 tona premiazko produktu eman ditu aurten orain arte, 2021eko garai berean baino % 8 gehiago, orduan 10.000 tona eman baitzituen. 

Bideoa gaztelaniaz

Dohaintzak, 180.200 erosketa-gurdi baino gehiagoren parekoak, 410 gizarte-jantoki, 60 elikagai-banku eta Espainiako eta Portugalgo beste ongintza-erakunde batzuentzat izan dira, haiekin guztiekin lankidetzan aritzen baita konpainia.

Dokumentua gaztelaniaz

 

Listado entidades sociales con las que colabora Mercadona

Descargar

 

 

Gainera, Espainiako elikagai-bankuek antolatutako beste ekimen batzuk ere sustatzen ditu Mercadonak, hala nola “Bilketa Handia” edo “Kilo-bilketa Birtualak”, eta horietan bere giza baliabideekin eta baliabide logistikoekin laguntzen du. Hain zuzen, azkena parte hartu zuen Udaberriko Kilo Birtuala operazioan, 1.402 denda jarri zituen horretara konpainiak.

Mercadonak 2022ko lehen seihilekoan egindako dohaintzen mapa

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Adibidez, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Mercadonak Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastiko-hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.