Mercadonako orgak, denda batean

Mercadonak Kanarietako Elizbarrutiko Caritasekin eta Fuerteventurako Misión Cristiana Moderna-ren Jantoki Sozialarekin lan egiten du

2017ko abenduaren 30a
  • Mercadonak Kanarietako Elizbarrutiko Caritasekin duen lankidetza hitzarmena berritu du, premia-premiazko 6 tona elikagai emanez. Akordio horren arabera, Mercadonak dohaintzak emango dizkio egunero Kanaria Handiko Las Palmaseko Kanarietako Elizbarrutiko Caritasi. 
  • Konpainiak Fuerteventurako Misión Cristiana Moderna-ren jantoki sozialari ere premia-premiazko produktuak emango dizkio dohaintzan egunero. 

Mercadonak eta Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, beren arteko harremana formalizatuz, premia-premiazko elikagaien dohaintza bat burutzeko eta gehien behar duten pertsonen artean banatzeko helburuarekin, ongintzazko zenbait entitate tarteko eta Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek egiten duen lan garrantzitsua baliatuz.

Mercadonak 6 tona elikagai baino gehiago emango dizkio entitateari 2018an zehar, eta Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek Las Palmaseko probintziako hiriburuan dituen instalazioetan gauzatuko da bere ekarpena.

Arcadio Peñatek, Las Palmaseko Mercadonako Kanpo Harremanetako Zuzendariak, eta Gonzalo Marrerok, Kanarietako Elizbarrutiko Caritaseko Zuzendariak, Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek Las Palmaseko probintziako hiriburuan duen egoitzan izenpetu dute akordioa. Sinadura egin bitartean, Kanarietako Elizbarrutiko Caritasek “behartsuenen zerbitzuan egiten duen lan saiatua” eskertu du Mercadonak, eta Gonzalo Marrero, Kanarietako Elizbarrutiko Caritaseko Zuzendaria, oso esker oneko agertu da ere, “Caritasekin burutu duen elkarlan horretan etengabea izan delako Mercadonak erakutsitako jarrera solidarioa, bai produktuak egunero emateko orduan bai dohaintzan emandako 6 tonei dagokienez, mesede handikoak izan baitzaizkigu gure hirian eta probintzian premia handiena duten pertsonak artatzeko orduan”.

Halaber, elkarlana abiatu egin dute Mercadonak eta Fuerteventurako Misión Cristiana Moderna-ren jantoki sozialak, gehien behar duten pertsonei premia-premiazko elikagaiak egunero dohaintzan ematea xede, erakunde horrek Fuerteventuran duen jantoki sozialean egiten duen lan sozial handiaren bitartez. Dohaintza goizeko lehen orduan egingo da, eta prestatuak edota kontsumituak izateko kalitate eta elikadura-segurtasun baldintza hoberenetan entregatuko dira produktuak.

Fuerteventurako Misión Cristiana Moderna-ren jantoki sozialeko Arduraduna den Ángel Hernándezek eskerrak eman dizkio Mercadonari honek eginiko ekarpenarengatik: “Uharteko behartsuenen elikadura osatzeko modua ematen digute zuek egunero dohaintzan entregatutako produktu freskoek; bedeinkapen bat dira guretzat”. Eta Arcadio Peñatek, Las Palmaseko Mercadonako Kanpo Harremanetako Zuzendariak, bere aldetik adierazi duenez, “Mercadonan estimazio handia daukagu gure bezeroen, langileen eta boluntarioen artean egiten den esfortzuarekiko, guztion lorpena izan baita ekintza solidarioak laguntza benetako eta eraginkor bihurtu izana horien beharra izateko egoeran dauden herrikideentzat”. 

2016an zehar, 311 tona premia-premiazko produktu baino gehiago eman zizkien Mercadonak dohaintzan Kanarietako Elikagaien Bankuei eta jantoki sozialei. Las Palmaseko probintzian, hain zuzen ere, Las Palmaseko Elikagaien Bankua, Kanaria Handiko Caritas, Fuerteventurako El Refugio Majorero, eta Lanzaroteko Flora Acoge Kanariar Fundazioa entitateekin ari gara lanean.

Mercadonak 8.000 tona premia-premiazko produktu baino gehiago eman dizkie dohaintzan Espainia guztiko ongintzazko entitateei 2017an orain arte, 130.000 erosketa-orga betetzeko adina.