Toni Bauzá, Tardor Elkarteko gerentea, eta Bruno Amengual, Mercadonako banatzailea

Mercadonak hiru supermerkatutara zabaldu du Palmako Tardor jantoki sozialari egunero janaria emateko ekimena

2020ko maiatzaren 27a
  • Konpainiak Palmako Tardor jantoki sozialarekin duen lankidetza sendotu du, eta premiazko produktuak emango dizkio egunero. Tardor Elkarteak kudeatzen du jantoki hori.
  • Mercadonak indartu egin ditu dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • 2020an, dagoeneko, 52.000 kilo premiazko produktu eman dizkie harekin elkarlanean aritu ohi diren Balear Uharteetako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 125 tona premiazko elikagai eman zituen Balear Uharteetan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hori dela eta, hiru saltoki arduratuko dira orain Palmako Tardor jantoki sozialari janaria emateaz. Asteazken honetatik aurrera, Manacor eta Archiduque Luis Salvador kaleetako saltokiek bat egingo dute Aragón kaleko supermerkatuarekin, eta egunero hasiko dira premiazko produktuak ematen, hala nola frutak eta barazkiak, esnekiak, haragia, arraina, hestebeteak, ogia eta pastak, jantoki sozialak otorduak prestatu ahal izan ditzan bere zerbitzuaren onuradun diren pertsona eta familia guztientzat. Mercadona 2019az geroztik ari da jantoki sozial horrekin lankidetzan.

Tardor Elkarteak kudeatzen duen Palmako jantoki sozialak ia lau urte daramatza zabalik. Janari-banaketan beste bi denda jardunda, zerbitzu hobea eman ahal izango zaio zentro horretan izena emanda dagoen jendeari; 5.750 pertsona baino gehiago dira. Horietatik, 1.300 eta 2.000 lagun bitarte joaten dira egunero, gosaria, bazkaria, askaria eta afaria jasotzera.

Hala, Archiduque Luis Salvador kalean dagoen dendako langileek hiru supermerkatuetatik igaro eta jantokira eramaten dituzte produktuak konpainiaren furgonetetan, eta zentroko boluntarioei ematen dizkiete, kalitate eta freskotasun gorena bermatuz otorduak presta ditzaten.

Balear Uharteetako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako arduradun Bárbara Ordásek hau esan du: "Bizi dugun egoera berezi honetan, bizkorrak izan behar dugu erabakiak hartzen, ahulenen premiei erantzuteko. Oso pozik gaude jantoki sozial honekin dugun lankidetza indartu dugulako, eta harro gaude zentro horretara joaten diren pertsona eta familien dieta osatzen lagundu dezakegulako elikagaiak emanez".

Bestalde, Tardor Elkarteko gerente Toni Bauzák eskerrak eman dizkio Mercadonari horrelako lankidetzak indartzeagatik: "Premiazko produktuen eguneroko dohaintza hiru supermerkatura zabaltzeak, are gehiago une zail hauetan, pertsona eta familia ahulenei laguntzeko eguneroko baliabideak areagotzen laguntzen digu".

Mercadonak 52.000 kilo premiazko produktu eman dizkie dagoeneko aurten Balear Uharteetan laguntzen dituen zenbait erakunderi, eta indartu egin ditu Balear Uharteetan lagundu ohi dituen erakunde sozialekiko dohaintzak. Hauek dira erakunde horiek: Mallorcako Elikagai Bankua, Menorcako Maó eta Ciutadellako udaletako elikagai-bankuak, Ibiza eta Formenterako Elizbarrutiko Cáritas, Incako Sor Isabel Bonnín jantoki soziala (Mallorcako Elizbarrutiko Cáritasek kudeatua), Ca l'Ardiaca jantoki soziala (Palmako Es Refugi elkarte altruistak kudeatua), Tardor jantoki soziala (Palmako Tardor elkarteak kudeatua) eta Ibizako Santa Eulària des Riu eta Sant Antoni de Portmany herrietako jantoki sozialak (Ibizako eta Formenterako Elizbarrutiko Cáritasek kudeatuak).

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 260 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 5.212 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 5.002 Espainian, eta 210 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Toni Bauzá, Tardor Elkarteko gerentea, eta Bruno Amengual, Mercadonako banatzaileaToni Bauzá, Tardor Elkarteko gerentea, eta Bruno Amengual, Mercadonako banatzailea.

Logo EAktibatu