COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonak donazioa egin dio Gironako eskualdeetako Elikagaien Bankuari

Mercadonak Hacendado markako 13.500 litro esne eman dizkio Gironako eskualdeetako elikagaien bankuari

2019ko maiatzaren 20a
  • Konpainiak Hacendado esne osoaren 100.000 litro baino gehiago eman die Kataluniako lau elikagai-bankuei.
  • 2018an, 160.000 kilo elikagai eta premiazko beste zenbait produktu eman dizkie Mercadonak Gironako eskualdeetako hainbat erakunde eta ongintzazko elkarteri.

Mercadonak Hacendado bere markako 13.500 litro esne oso eman dizkio gaur Gironako eskualdeetako elikagaien bankuari, bi aldeek sinatutako hitzarmenari jarraikiz. Donazio honek bat egiten du Bartzelonako, Tarragonako eta Lleidako elikagai-bankuei egingo zaienarekin; hala, gure konpainiak 2019an emango dituen 100.000 litro esneak osatuko ditugu.

2010ean hasi zen Mercadonaren eta Kataluniako Elikagaien Bankuen Federazioaren arteko harremana (lau elikagai-bankuk osatzen dute federazioa), hain zuzen ere urte hartan supermerkatuetan eta merkatuetan premiazko elikagaiak jasotzeko egin zen kanpainaren ondorioz. Bi helburu nagusi ditu banaketa-katearen eta ongintzazko erakundearen artean duela bederatzi urte hasitako harremanak: batetik, elikagaien bankuen eskura jartzea Mercadonako dendak elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan; eta, bestetik, premiazko elikagaiak ematea, elikagaien bankuek premia duten pertsonen artean bana ditzaten produktuok ongintzazko erakundeen bitartez.

Esnea emateko antolatutako ekitaldian, Frederic Gómez Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuko lehendakariak esan duenez, “enpresek egiten dituzten dohaintzak funtsezkoak dira gehien behar dutenei laguntzen segitzeko, eta eredugarria da Mercadonak urtez urte adierazten duen solidaritatea, bai dohaintza hauekin, bai Bilketa Handiarekin”. 

Santi Mont Gironako Mercadonako Kanpo Harremanetarako arduradunak “pobreziari aurre egiteko elkarrekin egindako bidea” eskertu dio elikagaien bankuari, eta honela azaldu du 13.500 litro esneren donazioa: “gure ekarpen txikia da, gure inguruan premiarik handienak dituzten pertsonei laguntzeko".

Frederic Gómez (Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuko lehendakaria) eta Santi Mont (Gironako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendaria), esnea emateko ekitaldian.Frederic Gómez (Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuko lehendakaria) eta Santi Mont (Gironako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendaria), esnea emateko ekitaldian.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Gironako elikagaien bankuekin elkarlanean aritzeaz gain, supermerkatu-kateak beste zenbait produktu ematen dizkie Gironako eskualdeetako hiru jantoki soziali. Donazioa egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu egunero produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

2018an, 160 tona elikagai eta premiazko beste zenbait produktu eman zizkien Mercadonak Gironako zenbait gizarte-erakunde eta ongintzazko erakunderi, hau da, 2.700 erosketa-orgatxo, gutxi gorabehera.