- Konpainiak bere plantilla handitu du maiatzetik irailera, iritsiko diren turistei erantzuteko eta zerbitzuaren bikaintasunari eusteko.
- Langile berri horien soldata, bai dendan, bai zentro logistikoan, hilean 1.328 euro/gordin da, eta beren lanpostura egokitutako prestakuntza jasotzen dute.
Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlinekoen enpresak, 9.000 pertsona kontratatuko ditu 2019ko udako kanpainarako. Kanpaina maiatzean hasiko da, eta irailaren amaieran bukatu. Helburua da garai horretan lantaldea indartzea, konpainiak Espainian dituen 1.600 dendetako zerbitzuaren bikaintasuna bermatzeko. Izan ere, turistak etortzen dira hilabete horietan, eta Mercadonako langileek oporrak izaten dituzte, gainera.
Lanpostu berri horiek Espainiako zenbait tokitan sortuko dira, hala nola kostaldean (Andaluzia, Murtzia, Valentziako Erkidegoa, Katalunia, Balear Uharteak eta Kanariak) eta barrualdean (Gaztela eta Leon, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Madril, besteak beste).
José Elías Portalés Giza Baliabideetako kontratazio -zuzendariak nabarmendu duenez: “Langile berri horiek guztiek hileko 1.328 euroko soldata gordina dute, eta ez zaie eskatzen aurrez esperientzia izaterik, guztiek jasotzen baitute dagokien lanpostuari buruzko trebakuntza espezifikoa. Hartara, ziurtatzen dugu gure bezeroak gogobetetzen segitzen dugula, urteko gainerako garaietan bezala”.
Mercadonaren bloke logistiko bateko langile bat.
Aintzatespena Mercadonaren giza baliabideen politikari
Mercadonaren giza baliabideen politika nabarmendu egin du aurten ere Merco Talento 2018 azterketak; bere sektoreko sailkapenean, lehenengo lekuan geratu da berriro, eta sailkapen orokorrean, berriz, seigarren. Gainera, Harvard Business Review aldizkariak talentuaren barne-kudeaketa nabarmendu du, eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) —Nazio Batuen mendekoa— trebakuntzan, lana eta familia bateragarri egitean eta mozkinak banatzean egiten duen ahalegina baloratu du. Halaber, Mercadonak, 2018aren amaieran, Enpresa Hitzarmen Kolektibo berria eta 2019-2023rako Berdintasun Plana sinatu zituen sindikatu nagusiekin. Plan berriak, sozialagoa eta berdinzaleagoa, sendotu egiten du konpainiak enplegu egonkor eta kalitatekoarekin duen konpromisoa; halaber, indartu egiten du langileen erosahalmena hobetzeko enpresaren erabakia, eta sendotu egiten ditu lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko ekimenak.
Goiburu-irudia: Mercadonaren denda bateko langile bat.