Galiziako kiwiak

Mercadonak Galiziako 4.600 tona kiwi baino gehiago erosi ditu azken kanpainan

2018ko ekainaren 04a
  • Konpainiak, aurtengo kanpainan, % 33 handitu du Galiziako kiwiaren erosketa.
  • Kiwiak C bitamina, zuntz eta antioxidatzaile ugari ditu.

Mercadonak Galiziako 4.660 tona kiwi erosi zizkion azken kanpaina Kiwi Atlántico-ri. Espainiako kiwi-ekoizlerik handienetako bat da, eta Ribadumian du egoitza. Kopuru hori handituz joan da denboraren poderioz; aurreko kanpainarekin alderatuta, % 33ko hazkundea izan du.

Galizia da Espainian kiwi gehien ekoizten duen erkidegoa. Urtero, 16.000 tona kiwi ekoizten dira Galiziako lurretan, Espainiako ekoizpenaren % 55. Izan ere, Galiziako klima ona da fruta hori ekoizteko.

Kiwiak C bitamina ugari du, eta zuntza, antioxidatzaileak, potasioa eta azido folikoa ere baditu.

Mercadona Galizian

2017an, 1.256 milioiren erosketak egin zituen Mercadonak Galiziako produktuetan; besteak beste, barazki eta fruta hauetan: tipula zapala, marrubiak eta greloak. Galiziako lehenengo sektorearekin duen konpromisoaren adierazgarri da hori, konpainiak garaiko eta hurbileko produktuak izatearen alde egiten duen ereduaren barruan.