Mercadonako saski-orga produktuz betea

Mercadonak hainbat produktu emango dizkio egunero Móstolesko (Madril) “CES Punto Omega” jantoki sozialari

2018ko ekainaren 13a
  • Supermerkatu-enpresak Móstolesko bere zentroetako batetik egoera onean dauden hainbat produktu egunero banatzeko konpromisoa hartu du.
  • Konpainiak premiazko produktuen 520 tona eman dizkie 2017an Madrilgo Erkidegoko zenbait jantoki eta erakunde soziali.

Mercadona Móstolesko "CES Punto Omega" jantoki sozialari laguntzen hasi da, kontsumitzeko egokiak diren baina saltzeko egokiak ez diren produktuak egunero banatuz Móstolesko zentroetako batetik. Goizeko lehen orduan egiten du entrega, Mercadonak dituen baliabide logistikoei esker.

Iván Díaz Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentearen arabera, enpresa “oso harro dago jantoki sozial honekin duen lankidetzaz eta elikagaiak premia handiena dutenei eman ahal izateaz”.

Bestalde, Gabriel Ortega Kultura, Gizarte Ongizate eta Etxebizitzako zinegotziak nabarmendu du garrantzitsuak direla horrelako ekimen solidarioak, gure gizarteko pertsonarik baztertuenentzat konponbideak bilatzeko erantzunkide egiten baitute gizartea. Gainera, inklusio-prozesuetan laguntzen dute, batez ere gizarte-zerbitzuen ardura diren arren beste eragile sozial batzuen lana eta ekarpena ere behar baitituzte, hala nola hirugarren sektorearena (kasu honetan Punto Omega elkartea) eta eragile ekonomikoena (Mercadona, kasu honetan).

Punto Omega elkarteko ordezkariek adierazi dute beste behin ere egiaztatzen dela “dena parteen batura baino gehiago dela”ko oinarrizko printzipioa. Móstolesko Udalaren, Mercadonaren eta Punto Omega elkartearen arteko lankidetzak sinergia batzuk sortzen ditu, eta haiek Punto Omega elkarteak kudeatzen duen zentrora joaten diren pertsonei egiten diete onura, gizarteratze-prozesuak hobetuz.

Konpromiso sozialeko ekintzen barruan, Mercadonak urteak daramatza Espainia osoko zenbait erakunde eta ongintzako elkarterekin lankidetzan, hala nola elikagai-bankuekin, Elizbarrutiko Cáritasekin, Gurutze Gorriarekin eta 140 jantoki sozialekin baino gehiagorekin. 2017an, Mercadonak 9.600 tona elikagai eman zizkien erakunde haiei.