COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Etorkizunean Mercadona izan daitekeena

Mercadonak eta Lanzaderak enpresa berritzaileak behar dituzte elikadura-katean aldaketa jasangarria sustatzeko

2019ko irailaren 10a
  • Corporate programa berriaren bidez, plastikoen erabilera murrizteko, energia aurrezteko, hondakinak kudeatzeko, produktu osasungarriak sortzeko edo hiriko banaketa hobetzeko soluzioak ematen dituzten enpresa-proiektuei lagundu nahi diete.
  • Hautatutako enpresa-proiektuek laguntza ekonomikoa izango dute, bi entitateen aholkularitza eta trebakuntza jasoko dute, eta Marina de Empresas-en instalazioak erabili ahal izango dituzte.

Ingurumen- eta jasangarritasun-kontuetan gero eta eskakizun zorrotzagoak ditu gizarteak, eta, horri erantzun nahian, elikadura-katearen garapen jasangarriari laguntzeko gai diren enpresak sustatu nahi dituzte Mercadonak eta Lanzaderak.   Horretarako, Corporate programa jarri dute martxan. Bost arlo hauetako ekintzaile berritzaileentzako programa bat da: produktu osasungarriak, energia-aurreztea, plastikoen erabilera murriztea edo ezabatzea, hiriko banaketa-eredua eta hondakinen kudeaketa.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonaren berrikuntza-estrategia kanpotik osatzea da Corporate programaren helburua, enpresa-korporazio handiei soluzioak eskaintzeko.

Ekimen honekin, lehendik enpresa handiekin elkarlanean martxan zituen programak osatuko ditu Mercadonak. Hainbat arlotako programa horien bidez,  berrikuntza eta aurrerabidea ekarri zaizkie gizarteari eta Espainiako enpresa-sareari. 

Mercadona izango da Lanzaderaren Corporate programaren buru, eta sektoreari buruzko ezagutzak eskainiko ditu. Lanzaderak, berriz, azeleragailuak berezko duen enpresa-kudeaketako metodologia jarriko du. Bi entitateek ingurumen-erronkei erantzuteko gai diren startupak sustatuko dituzte, betiere erabaki guztien helburua bezeroarentzako onura izanik.

“Konpainiak une honetan dituen erronkei erantzuteko, ekintzaileei lagundu nahi die Mercadonak, eta Lanzadera oso harro dago zeregin horretan laguntzeaz ”, adierazi du Javier Jiménezek, Lanzaderaren zuzendari nagusiak.

Mercadonaren Antolaketako arduradun Nichan Bakkalianen ustez, “Corporate programak aukera emango digu gurekin bat egin nahi duten pertsona eta ideietara hurbiltzeko eta jasangarritasuna lortzeko bidean aurrera egiteko. Elkarrekin lan egingo dugu bost erronka handi horiei heltzeko eta soluzio berritzaile, apurtzaile eta eraldatzaileak bilatzeko gizarteak hala eskatzen duen eremuetan. Mercadonak ingurune ireki bat sortu nahi du kanpoko talentua erakartzeko: berritzeko asmo sendoa eta proposamen ausartak egiteko prest dauden pertsonak.  Ikaragarrizko aukera da guztiontzat”.

Mercadonako eta Lanzaderako adituek osatutako epaimahai batek hautatuko ditu ekintzaileak, eta haien ideiak azelerazio-programak irauten duen bitartean ezarri eta gauzatu beharko dira; 2020ko urtarrilean hasiko da, eta 11 hilabete iraungo du.

Fase horretan, startupak garatu dituen produktu edo zerbitzuak eskuratu ahal izango ditu Mercadonak, eta, hala, haren bezero bihurtu.  Corporate programa equity-free da, eta horrek esan nahi du ekintzaileak ez duela enpresaren portzentajerik eman beharko parte hartzeagatik.

Prozesuak irauten duen bitartean, enpresa hautatuek babes ekonomikoa izango dute, eta, horrez gain, trebakuntza jasoko dute eta bi erakundeetako profesionalen laguntza eta aholkularitza izango dute. Gainera, lortutako aurrerapenak baliozkotzeko, adituen eta Mercadonaren zentro korporatiboen laguntza ere izango dute. Horretaz gain, Erabateko Kalitateko Eredua ezagutu eta aplikatu ahal izango dute.

Ekintzaileek beren eskura izango dituzte Marina de Empresasen instalazioak, beren proposamenak garatzeko eta beste startup batzuekin harremanetan egoteko, giro aberasgarri batean.

Mercadonarekin Corporate programan izena emateko epea zabalik dago jada, eta azaroaren 4an amaituko da. Ekintzaileek Lanzaderaren bidez aurkez dezakete eskaera, proposamenen heldutasun-maila edozein dela ere: hasi garatu behar diren ideietatik eta jada enpresetan ezarrita daudenetara.

Mercadonari buruz

Mercadona  supermerkatuak eta onlineko salmenta dituen enpresa bat da, eta Espainian eta Portugalen ditu saltokiak. 87.000 langile ditu, horietatik 900 Portugalen, eta, 2018an, 24.305 milioi euroko salmentak lortu zituen, aurreko ekitaldiarekiko % 6ko igoera izan eta gero. Konpainiak inoiz baino diru gehiago inbertitu zuen 2018an, 1.504 milioi euro, eta 593 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen. Gainera, hazkuntza partekatuko politikarekin bat eginez, 325 milioi euro banatu ditu langileen artean, helburuak lortzeagatiko primaren bidez.

Ekimen hau Mercadonak gizartearekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da: sortzen duen aberastasuna gizartearekin partekatzea.  Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren zati garrantzitsu bat ingurumen-jasangarritasuna da, zeina, besteak beste, hauetara bideratua baitago: optimizazio logistikoa eta hiri-banaketaren kudeaketa, eraginkortasuna eta energia aurreztea, plastikoak eta hondakinak murriztea, eta elikadura osasungarria bultzatzea.

Marina de Empresas eta Lanzaderari buruz

 Lanzadera, startupen inkubagailu eta azeleragailua, EDEM Enpresarien Eskolarekin eta Angels inbertsio-elkartearekin batera,  Marina de Empresas ekintzailetza-poloaren parte da. Juan Roig-en ekimen hau Marina de Valèncian dago kokatua, eta haren misioa da gaur egungo eta etorkizuneko ekintzaileak prestatzea eta haiei aholkuak eta finantzazioa ematea. Aberastasuna eta kultura sortzea eta ekintzailetzaren kultura sustatzea ditu xede.

Lanzaderak askotariko programak eskaintzen ditu, enpresen eta proiektuen tipologiaren eta heldutasunaren arabera. Gainera, Corporate hitzarmenak ditu nazioartean proiekzioa duten beste 8 konpainiarekin, zeinak askotariko sektoreetakoak baitira eta aukera ematen baitiete ekintzaileei sektore horietan sortzen diren berrikuntza-erronka berriei aurre egiteko. Programa horietan parte hartzeko, ekintzaileek  www.lanzadera.es-era bidali behar dute beren proiektua.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Corporate programaren webgunean.

Nichan Bakkalian, Mercadonako Antolaketako arduraduna, eta Javier Jiménez Marco, Lanzaderaren zuzendari nagusia, Marina de Empresasen instalazioetanNichan Bakkalian, Mercadonako Antolaketako arduraduna, eta Javier Jiménez Marco, Lanzaderaren zuzendari nagusia, Marina de Empresasen instalazioetan.

Javier Jiménez Marco, Lanzaderaren zuzendari nagusia, eta Nichan Bakkalian, Mercadonako Antolaketako arduraduna, Corporate programa berriaren hitzarmena sinatzenJavier Jiménez Marco, Lanzaderaren zuzendari nagusia, eta Nichan Bakkalian, Mercadonako Antolaketako arduraduna, Corporate programa berriaren hitzarmena sinatzen