COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonako dendetako orgak

Mercadonak "Esperanza de la Yedra" jangela solidarioarekin lankidetzan dihardu Jerezen (Cádiz)

2019ko urriaren 09a
  • Egunero 12 familia (40 bat pertsona) baino gehiago artatzeko adina premiazko produktu ematen dizkio.
  • Asidonia-Jerez Elizbarrutiko Caritasek 2013tik du martxan ekimen hau, pertsonak duintzearen alde egiteko, haien autonomia sustatzeko eta elikagaiak prestatzeko eta manipulatzeko prozesuan parte har dezaten.
  • Hitzarmen berri hau kontuan hartuta, bederatzi erakunderi laguntzen die Mercadonak Cádizeko probintzian.

Mercadona, enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Cádizeko Jerez de la Fronterako "Esperanza de la Yedra" jangela solidarioari laguntza egonkorra ematen hasi da, kontsumitzeko egokiak diren baina konpainiaren irizpideen arabera saltzeko egokiak ez diren premiazko produktuak egunero banatuz. Egunero eramaten zaizkie produktuak, Mercadonak jartzen dituen baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker, eta elikagaien kalitate eta segurtasunaren baldintza onenetan entregatzen zaizkie. Ekimen solidario honen bidez, egunero janaria prestatzen laguntzen da Estancia Barrerako Tío Juane kaleko lokal batean.

Jangela solidarioa Asidonia-Jerez Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen du, eta proiektu horretan zenbait erakundek parte hartzen dute, hala nola Yedra ermandadeak eta hiriko udalak. Helburua da ekimenean parte hartzen duten familien elikadura-beharrak asetzea eta, aldi berean, prestakuntza jasotzea eta beren arteko elkartasunezko loturak sustatzea, janaria prestatzeko, partekatzeko eta elkarrekin bizitzeko gaitasunak oinarri hartuta. Jangela solidario honek asistentzia-eredutik urrundu nahi du, eta pertsona duintzea du helburu. Parte hartzen duten familiei eguneroko elikadura osasungarria eta orekatua eskaintzen die, eta familia osoarentzat da.

Mila Díaz Elizbarrutiko Caritasen koordinatzaile nagusiak eskerrak eman dizkio Mercadonari: “ekarpen honi esker, parte hartzen duten familien elikadura-beharrak betetzen jarraitu ahal izango dugu, eta, batez ere, duintasunaren eta gizarteratzearen alde apustu egiten”. Diazek gaineratu duenez, “jangela-eredu hau topagune ere bada, eta prestakuntzarako gune bat ere bai, sukaldaritzako laguntzaile izateko formaziorako. Horrez gain, parte hartzen duten pertsonen autoestimua hobetzen du, lanean baliagarriak senti daitezen”.

Bestalde, azpimarratu behar da konpainiak gizarte-ekintzako planaren garapenarekin jarraitzen duela Cádizeko zenbait gizarte-entitate eta erakunderi laguntza eskainiz; besteak beste, zortzi jantoki sozial hauekin dihardu egunero: Amigas al Sur eta Virgen Poderosa (Cádiz hiriburua), Nuevo Hogar Betania (La Línea de la Concepción), ACCEM (Arcos de la Frontera), Nuevo Ciclo (Jerez de la Frontera), Padre Cruceyra (Algeciras), Casa-Hogar Federico Ozanam (Cádizeko San Fernando hiria) eta Nuestra Señora del Carmen de Bonanza jangela solidarioa (Sanlúcar de Barrameda). Gainera, 2018an, 4.700 kilo baino gehiago eman dizkie konpainiak premiazko produktuetan Cádizeko eta Campo de Gibraltarreko elikagai-bankuei, behar handiena dutenen artean banatzeko.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboan integratua

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.