Mercadonaren Espainiako patata

Mercadonak Espainiako 92.000 tona patata erostea aurreikusten du 2020ko kanpainarako; 2019an baino % 7 gehiago

2020ko ekainaren 04a
  • Hurbileko produktuen alde egiten du konpainiak, eta tokiko ekoizleak aukeratu ditu 2020ko patataren kanpainarako. Maiatzetik urri/azarora iraun du kanpainak, gutxi gorabehera, eta, besteak beste, erkidego hauetako ekoizleen patatak eskuratu ditu: Andaluzia, Murtziako Eskualdea, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madrilgo Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa, Errioxa, Asturias, Euskadi, Galizia, Balear Uharteak eta Kanariak.
  • Konpainiak, gutxi gorabehera, 85.500 tona patata erosi zituen 2019an.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, produktu freskoen eta hurbilekoen alde egiten duenez, 2020an Espainiako 92.000 tona patata baino gehiago erosteko aurreikuspena egin du, iaz baino % 7 inguru gehiago, 85.500 tona izan baitziren 2019an.

Konpainiaren dendak Mercadonaren Espainiako patataz hornitzeko, aurtengo kanpainarako (maiatzetik urri/azarora, gutxi gorabehera), soroak Andaluzian, Murtziako Eskualdean, Gaztela eta Leonen, Gaztela-Mantxan, Madrilgo Erkidegoan, Valentziako Erkidegoan, Errioxan, Asturiasen, Euskadin, Galizian, Balear Uharteetan eta Kanarietan dituzten tokiko ekoizleekin lankidetzan aritu da Mercadona.

Nola funtzionatzen duen Mercadonaren pataten kanpainak

Maiatzetik aurrera, konpainia hurbileko patatak eskaintzen hasten da Fruta eta Barazkien atalean, urri edo azarora arte, ekoizpenaren arabera. Urtero bezala, Espainiako kanpainan, maiatzetik urri/azarora bitartean, eta produktuak “nagusiek” (bezeroek) eskatzen duten kalitatea duenean, % 100 Espainiako jatorria duen patata izaten da salgai, hainbat autonomia-erkidegotakoa.

Hala ere, eta konpainiak bertako produktuekin duen konpromisoaren adibide gisa, penintsulan Agria motako patata nazionalaren 2 kg-ko formatua salgai egoten da urritik apirilera. Hartara, bermatzen da ahalik eta denbora gehienean eskaintzen dela % 100 Espainiako jatorria duen patata, betiere behar besteko kalitatekoa bada.

Espainiako produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Mercadonan, harreman egonkorrak ditugun patata-hornitzaileen % 100 Espainiakoak dira, hala nola Patatas Meléndez, Patatas Hijolusa, Udapa, Almacenes Lázaro, Hermanos González Arrebola, Patatas Gómez, Manuel Prado, Cadimisa, Papacan, Mr. Chippy eta Illacamp. Haiek, era berean, harreman egonkorrak eta konfiantzakoak dituzte tokiko nekazariekin, eta, hala, Nekazaritzarako Elikagaien Kate Jasangarriaren Eredu bat finkatu dute. Gure enpresa ere haren parte da, eta harro gaude horretaz.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Patatak salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanMercadonaren patatak salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Mercadonaren patatak soroanMercadonaren patatak soroan.

Logo EAktibatu