Lugoko Elikagai Bankuko ordezkariak eta Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetarako gerentea

Mercadonak 9.600 kilo elikagai eman dizkio Lugoko Elikagai Bankuari

2020ko ekainaren 04a
  • Konpainiak, orain arte, 380 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Galiziako Erkidegoko zenbait erakunde soziali.
  • Konpainiak indartu egin ditu Lugoko probintziako gizarte-entitateei premiazko produktutan egindako dohaintzak COVID-19ak eragindako egoera berezi honetan.
  • 2019an, konpainiak 706,6 tona premiazko elikagai banatu zituen Galizian bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, Lugoko probintzian ohiko lankide dituen erakunde sozialekiko dohaintza-prozesua indartu du, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Gaur, konpainiak 9.600 kilo premiazko produktu eman dizkio Lugoko Elikagai Bankuari. Kantitate hori konpainiak probintziako beste erakunde batzuei egiten dizkien dohaintzei gehitzen zaie. Besteak beste, San Froilán jantokiari egiten dizkio dohaintzak; egunero ematen dizkio saltzeko moduan ez baina kontsumitzeko moduan dauden premiazko produktuak.

Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetarako gerenteak hau nabarmendu du: "Lugoko Elikagai Bankuak lan handia egin du, eta, une zail hauetan, ez dio utzi besteei laguntzeari. Konpainiak, gehien behar dutenen ondoan egoteko duen konpromisoari jarraikiz, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Galiziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 706 tona elikagai baino gehiago banatu zituen—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, Amadora Núñez Lugoko Elikagai Bankuko presidenteak eskerrak eman dizkio Mercadonari "laguntzen jarraitzeko jaso dituen laguntza guztiengatik". Lugoko Elikagai Bankuak 2.100 familia baino gehiago artatzen ditu; pandemia aurretik artatzen zuen familia-kopurua halako bost.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 260 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, urte-hasieratik, 5.800 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etena bukatu eta konpainiak erabaki zuenez geroztik berraktibatuko zituela premiazko produktuen dohaintza-prozesuak. Hala, berriro hasi zen ohiko lankide dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei dohaintzak egiten.

Lugoko Elikagai Bankuko ordezkariak eta Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetarako gerenteaLugoko Elikagai Bankuko ordezkariak eta Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetarako gerentea.

Logo EAktibatu