Mercadonak Espainiako ahuakatearen alde egiten du

Mercadonak Espainiako 7.100 tona ahuakate baino gehiago erosi du 2020ko kanpainarako; 2019an baino % 30 gehiago

2020ko maiatzaren 16a
  • Gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko Mercadonak egiten duen ahaleginean, Andaluziako soroetako ahuakatea hautatu du 2020ko kanpainarako (abendutik maiatzera).
  • Konpainiak gutxi gorabehera 5.400 tona ahuakate erosi zituen 2019an.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak produktu freskoak eta, zehazki, gertuko fruta eta barazkiak saltzeko ahalegina egiten du. Hori dela eta, Espainiako 7.100 tona ahuakate erosi du 2020ko kanpainan, 2019an baino % 30 inguru gehiago (5.400 tona inguru erosi zituen orduan). Kanpaina abenduan hasi zen, frutak heldutasun- eta zapore-mailarik onenak lortu zituenean, eta maiatzean amaitu zen.

Mercadona ahuakatez hornitu —nola soltean, hala 4 aleko pack-etan— eta Iberiar penintsulan, Balearretan eta Portugalen dituen dendetara eramateko, fruta-sailak Andaluzian dituzten hainbat hornitzaile ditu konpainiak. Hauek ditu hornitzaile, zehazki: Valle-Nizako José Luis Montosa (Málaga), Sat 2803 Trops (Málaga), Vélez-Málagako Provelpack (Málaga), Vélez-Málagako Exceltrop (Málaga), Vélez-Málagako Tropical Millenium (Málaga) eta Bartzelonako Cultivar (Málagako nekazariei ahuakateak erosi eta heltzeaz arduratzen den enpresa).

Espainiako produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-praktikak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Mercadonak Espainiako ahuakatearen alde egiten duAhuakatea salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Ahuakatea saileanMercadonaren ahuakatea sailean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta