Julia López Huelvako Elikagai Bankuko Zuzendaritzako batzordekidea, eta, ezkerrean, Marta Rosa Huelvako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria

Mercadonak 12.600 litro esne oso baino gehiago eman dizkio Huelvako Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 15a
  • Konpainiak sendotu egin du erakundearekiko lankidetza, eta premiazko produktuak eman dizkio azken asteetan.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 142 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Huelvako zenbait erakunde soziali.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, 12.600 litro Hacendado esne oso eman dizkio konpainiak Huelvako Elikagai Bankuari.

Premiarik handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso horretan, indartu egin du Huelvako probintziako erakunde sozialekin duen dohaintza-prozesua, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko. Ildo horretatik, aurten 142.000 kilo elikagai baino gehiago eman ditu probintzian; haietatik, 116.000 kilo Mercadonak laguntzen dituen Huelvako probintziako jantoki sozialetara bideratu dira.

Marta Rosa Huelvako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen premiei erantzuteko. Espero dugu dohaintza hauek helburu hori betetzen lagunduko dutela".

Bestalde, Juan Manuel Díaz Huelvako Elikagai Bankuko lehendakariak berriro eskertu du Mercadonaren lana: "15 palet esne eman dizkigu, eta kantitate hori alarma-egoera dekretatu zenetik egin dituen beste hainbat dohaintzari gehitzen zaio. Lehendakariak honela nabarmendu du: "zalantzarik gabe, Mercadona enpresa sentikorra eta kontzientzia handikoa da, bizitzen ari garen krisi honetan erakutsi duen elkartasun eta babesagatik". Hau ere gaineratu du Díazek: “Une zail hauetan, Mercadona elkartasunaren eta konpromisoaren erreferente eta eredu da guretzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.500 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 4.304 Espainian, eta 205 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Julia López Huelvako Elikagai Bankuko Zuzendaritzako batzordekidea, eta, ezkerrean, Marta Rosa Huelvako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariaJulia López Huelvako Elikagai Bankuko Zuzendaritzako batzordekidea, eta, ezkerrean, Marta Rosa Huelvako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta