Limoia salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean

Mercadonak Espainiako 21.500 tona limoi erosi ditu 2020an, 2019an baino % 10 gehiago

2020ko urriaren 27a
  • Konpainiak gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, Murtziako Eskualdean, Valentziako Erkidegoan eta Andaluzian hazitako limoiak erosi ditu.
  • Primofiori barietatea da hilabete hauetan eskuratu daitekeena, eta Verna barietatea hurrengo urteko lehen seihilekoan egongo da merkatuan.
  • Hauek dira limoien Totaler Hornitzaileak: Frutas Poveda (San José de la Vega, Murcia), Tana (Los Ramos, Murtzia), Frugarva (Alhama de Murcia, Murtzia,) eta Mundosol (Murtzia).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 2020an Espainiako 21.500 tona limoi erostea aurreikusten du; iaz baino % 10 gehiago, iaz 19.600 tona erosi baitzituen.

Ekoizpen hori kiloko saretan zein soltean saltzen da, eta Murtziako Frutas Poveda, Tana, Frugarva eta Mundosol enpresei erosten zaie; enpresa horiek Murtziako Eskualdean, Valentziako Erkidegoan eta Andaluzian dituzte lur-sailak.

Limoia oso aberatsa da C bitaminan, eta, normalean, platerei usaina emateko eta zukuak, izozkiak eta sorbeteak egiteko erabiltzen da. Horrez gainera, ozpinaren ordez erabil daiteke entsaladak, carpaccioak edo marinatuak ontzeko. Limoiei zukua atera eta izoztu ere egin daiteke, aurrerago erabiltzeko.

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Limoia salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanLimoia salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Logo EAktibatu