Mercadonaren produktu-dohaintza Madrina Fundazioari

Mercadonak 2,3 tona eman dizkio Madrina Fundazioari pixoihaletan eta premiazko produktutan

2020ko urriaren 28a
  • Konpainiak erakunde sozialekin duen lankidetza sendotu du, adibidez, Madrina Fundazioarekin, zeini hirugarren dohaintza bat egin baitio —lehen 6 tona eman zizkion guztira— eta premiazko zenbait produktu eman baitizkio, hala nola pixoihalak eta haurrentzako pototxoak, bai eta hasierako, jarraipeneko eta hazkuntzako esnea ere.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 335 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Madrilgo Erkidegoko zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 403 tona premiazko elikagai banatu zituen Madrilgo Erkidegoan bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, Madrilgo Erkidegoan ohiko lankide dituen erakunde sozialekiko dohaintza-prozesua indartu du, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

José Antonio Rueda Mercadonaren Madrilgo Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Madrilgo Erkidegoko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 403 tona elikagai eman zituen Madrilgo Erkidegoan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, Madrina Fundazioak hau esan du: “Pobreziaren amildegiari eta koronabirusaren pandemiak eragindako aurrekaririk gabeko gizarte-larrialdi bati beldurrez begiratzen diogun garai honetan, eskerrak eman baino ezin diogu egin Mercadonari lurralde osoan ematen duen laguntza solidarioagatik; izan ere, XXI. mendean lurralde honetan inork ikustea pentsatzen ez zuen egoerak, pixka bat, arintzen laguntzen du. “Gosearen ilaretan”, dozenaka mila pertsona biltzen dira egunero. Joan den martxotik milioi bat herritar baino gehiago artatu ditugu, eta kezkatuta gaude laguntza eskatzen dutenen artean profil berri baten gorakada hauteman dugulako: badira atzerritarrak, baina baita lehen inoiz laguntzarik eskatu ez ziguten espainiarrak ere. Orain, laguntza eskatzera behartuta daude, lanik gabe geratu direlako edo soldata jaitsi dietelako eta ezin dietelako aurre egin oinarrizko beharrei. Alokairua ordaindu ezin izatea arazorik txikiena bihurtzen da haientzat, janaria eskuratzeko zailtasunak izanik. Eskerrak ematen dizkiogu Mercadonari behin eta berriz ematen digun laguntzagatik, eta elkartasunerako deia egiten diegu gainerako enpresei. Eskerrik asko, Mercadona.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 279 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 9.163 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 8.690 Espainian, eta 474 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea lagundu ohi dien jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Mercadonaren produktu-dohaintza Madrina FundazioariMercadonaren produktu-dohaintza Madrina Fundazioari.

Logo EAktibatu