Pepinoa salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean

Mercadonak Espainiako 21.300 tona pepino baino gehiago erosi ditu 2020an, 2019an baino % 4 gehiago

2020ko ekainaren 01a
  • Mercadonak gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, Andaluzian, Murtziako Eskualdean eta Madrilgo Erkidegoan hazitako pepinoaren alde egiten du urte osoan.
  • Konpainiak, gutxi gorabehera, 20.500 tona pepino erosi zituen 2019an.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, produktu freskoen eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde egiten duenez, 2020an Espainiako 21.300 tona pepino baino gehiago erosteko aurreikuspena egin du, iaz baino % 4 inguru gehiago, 20.500 tona izan baitziren 2019an.

Mercadonak Espainian eta Portugalen dituen dendak (1.600 baino gehiago) pepinoz hornitzeko, Andaluzian, Murtziako Eskualdean eta Madrilgo Erkidegoan soroak dituzten tokiko hornitzaileekin lan egiten du urte osoan.

Espainiako produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Pepinoa salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanPepinoa salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Mercadonaren hornitzaile baten instalazioen artxiboko argazkiaMercadonaren hornitzaile baten instalazioen artxiboko argazkia.

Logo EAktibatu