Mercadonaren Espainiako esnea

Espainiako Hacendado esnea Mercadonan

2020ko ekainaren 01a
  • Mercadonak esnearen sektore nazionalarekin duen konpromisoa sendotuz ospatu du Esnearen Mundu Eguna.
  • Hacendado esnearen % 100 Espainiakoa da, eta Espainiako hainbat lekutako 3.000 abeltzaini baino gehiagori egindako erosketetatik dator.

Mercadonak Espainiako produktuen alde egiten duenez eta haiekiko konpromisoa duenez, Espainiako hainbat lekutako 3.000 abeltzainek baino gehiagok hornitzen dute Hacendado esnea saltzeko edo Hacendado gaztak eta jogurtak fabrikatzeko. Hori dela eta, Hacendado esnearen % 100 Espainiakoa da, eta Hacendado esnekien % 90etik gora ere bai.

Zehazki, hauek dira Mercadonaren esnea ekoizten duten Totaler Hornitzaileak: COVAP (Andaluzia), Naturleite (Galizia), Làctia (Katalunia), Lactiber (Gaztela eta Leon), Iparlat (Euskadi eta Kantabria) eta Lactazor (Murtziako Eskualdea). Hornitzaile horiek behar bezala identifikatuta daude produktuen etiketetan. Horiekin guztiekin, enpresak lankidetza-lotura bat du, egonkortasunean, etorkizuneko proiekzioan, erosketa-bermean eta katearen hobekuntzan eta espezializazioan oinarritua.

Mercadonak, gainera, lanean jarraitzen du esnearen sektore nazionalarekin, funtsezkoa baita Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarriaren barruan; bai eta nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-sektoreekin ere, hornitzailerik onenen eskutik produktu-aukera eraginkorra eskaintzen lagunduko duen kate bat garatzeko. Guztira, Espainia osoko 9.500 nekazarirekin, 6.700 abeltzainekin eta 12.000 arrantzalerekin egiten du lan Mercadonak.

Horrez gain, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak esnea eta esnekiak sustatzeko egiten dituen ekimenen bidez ere bultzatzen du Mercadonak esnearen kontsumoa.

Hacendado esnearen kalitatea

Hacendado esnea kalitate handikoa da, eta elikagaien segurtasuneko berme handiena eskaintzen du. Espainiako esne onenetako gisa hautatu dute Mercadonako esnea behin baino gehiagotan kontsumitzaile-elkarteek.  

Mercadonak Espainiako produktuen alde egiten du

Espainiako produktuen alde egiten duen apustuaren eta haiekin duen konpromisoaren adierazle da erosten dituen produktuen % 85 baino gehiago Espainiakoak izatea. Zehazki, iaz, 19.970 milioi euroren erosketak egin zituen Espainian. Gainera, 3.074 hornitzaile komertzialekin eta 20.000 ETE eta lehengai-ekoizlerekin baino gehiagorekin egiten du lan.

Logo EAktibatu