Espainiako granada, Mercadonaren linealean

Mercadonak Espainiako 1.500 tona granada baino gehiago erostea aurreikusten du

2020ko azaroaren 09a
  • “Nagusiek” (bezeroek) Mollar barietatea dute eskura; zapore gozoa du, eta kolore gorri biziko aleak.
  • Alacanteko hornitzaile hauek hornitzen dute kate osoa: Cambayas (Elxe), Frutas y Hortalizas Mas Serrano (Elxe), Alcudia (Elxe), Plusfruit (Orihuela) eta Albafruits, COOP. V. (Albatera).

Mercadona supermekatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak produktu freskoen alde egiten du —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde—, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak Espainiako 1.500 tona granada baino gehiago erostea aurreikusten du denboraldi honetan.

“Nagusiek” (bezeroek) Mollar barietatea dute eskura orain kate osoan; zapore gozoagoa du, eta kolore gorri biziko aleak. Konpainiak Alacanteko hornitzaile hauekin dihardu lankidetzan: Cambayas (Elxe), Frutas y Hortalizas Mas Serrano (Elxe), Alcudia (Elxe), Plusfruit (Orihuela) eta Albafruits, Coop. V. (Albatera). Haiek beren udalerrietako eta Alacanteko Vega Baja eta Bajo Vinalopó eskualdeetako beste udalerri batzuetako frutez hornitzen dute kate osoa.

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Espainiako granada, Mercadonaren linealeanEspainiako granada, Mercadonaren linealean.

Espainiako granadak zuhaitzean, biltzeko prestEspainiako granadak zuhaitzean, biltzeko prest.

Logo EAktibatu