Elikagai Bankuko Jaime Serra eta Mercadonako Andrea Gómez

Mercadonak 10.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Valentziako Elikagai Bankuari

2020ko azaroaren 10a
  • Konpainiak sendotu egin du Valentziako Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, premiazko produktuak emanez, hala nola biberoiak eta tetinak.
  • Konpainiak, orain arte, 282.000 kilo produktu eman dizkie Valentziako zenbait erakunde soziali; 2019an emandakoa halako bi baino gehiago.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian, eta 10.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Valentziako Elikagai Bankuari. Zehazki, biberoiak eta tetinak eman dizkio.

Andrea Gómez Valentzia hiriko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jarduten du Valentziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin; urte-hasieraz geroztik 282.000 kilo premiazko produktu eman ditu, hau da, 2019an emandakoa halako bi baino gehiago. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzutea.

Bestalde, Jaime Serra Valentziako Elikagai Bankuko presidenteak eskerrak eman dizkio konpainiari, beharrezkoa baita “Valentziako probintzia osoko familiei laguntzea. Aspalditik dugu Mercadonaren babes leiala. Biberoien ekarpen honekin, azkenaldian bete ezin genuen behar bat betetzen dugu; izan ere, orain inoiz baino gehiago, haurren ondoan egon behar dugu”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 285 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 13.208 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 12.438 Espainian, eta 770 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea lagundu ohi dien jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Elikagai Bankuko Jaime Serra eta Mercadonako Andrea Gómez, produktu-entreganElikagai Bankuko Jaime Serra eta Mercadonako Andrea Gómez, produktu-entregan.

Elikagai Bankuko Jaime Serra eta Mercadonako Andrea Gómez, produktu-entreganElikagai Bankuko Jaime Serra eta Mercadonako Andrea Gómez, produktu-entregan.

Logo EAktibatu