Mercadonaren Batzorde Zientifikoa Espainia eta Portugalen

Mercadonak Espainia eta Portugalgo Batzorde Zientifikoak bildu ditu Valentzian

2024ko apirilaren 10a
  • Ospe handiko zientzialari independenteek laguntza teknikoa ematen diote enpresari, haren elikagaiek kalitate gorena dutela bermatzeko eta, horrela, bezeroen behar berriei erantzuteko.
  • Gaurko topaketan gaurkotasuneko gaiak jorratu dira. Besteak beste, kalitatezko elikagaien produkzioan egindako azken aurrerapen teknologikoen aplikazioa, elikadurak zer eragin duen osasunean eta nola egin hobekuntzak nekazaritzaren eta elikaduraren sektorean, klima-aldaketa eta antzeko erronkei aurre egiteko.
  • Kalitatea bermatzea da konpainiaren Ereduaren helburua. Hala, produktu eta prozesu guztiak kalitate gorenekoak izatera eta kalterik ez jasatera bideratuta dago eredu hori.

Mercadonak supermerkatu fisikoak ditu eta onlineko salmentakoak ditu. Gaur, bere bi batzorde zientifikoak, Espainiakoa eta Portugalgoa, bildu ditu lehen aldiz. Valentzian bildu dira, AINIA Zentro Teknologikoaren egoitzan. Bertan, enpresari bere produktu eta prozesu guztietan kalitate gorena bermatzen jarraitzeko aukera emango dioten gaiei heldu zaie, sortzen ari diren behar berriei begira. “Kalitatea baldintza ukaezina da Mercadonarentzat, eta beti aurretik joan eta hobekuntzak egiten aritu behar dugu; beraz, laguntza handia da kanpoko aholkularitza independentea, zientifikoa eta nazioartean ospe handia duena izatea”, nabarmendu du Angels Millanek, Espainiako Mercadonako Batzorde Zientifikoko zuzendariak. 

Hala, gaurko topaketan gaurkotasun handiko gaiak jorratu dira; esaterako, elikagaien produkzioan egindako azken aurrerapen teknologikoen aplikazioa, nola murriztu elikagaiak alferrik galtzea kalitateari uko egin gabe, edo nola egin hobekuntzak nekazaritzaren eta elikaduraren sektorean, klima-aldaketa eta antzeko erronkei aurre egiteko, beste gai interesgarri batzuen artean. Bertaratutakoen artean, nabarmentzekoak dira, Valentziako Erkidegoko Osasun Kontseilaritzaren aldetik, Mar Canós, Elikagaien Segurtasuneko eta Osasun Publikoko Laborategietako zuzendariorde nagusia, eta Carlos Antón, Elikagaien Arriskua Kudeatzeko Zerbitzuko burua. Bertan izan dira, halaber, Ignacio García Magarzo eta María Martínez, hurrenez hurren Asedasko (Espainiako Banatzaile, Autozerbitzu eta Supermerkatuen Elkartea) zuzendari nagusia eta Jasangarritasuneko zuzendaria; Xavi Pera, AECOCeko (Merkataritza Kodetzeko Espainiako Elkartea) Elikagaien Segurtasuneko eta Kalitateko arduraduna; eta Cristina del Campo, AINIA Zentro Teknologikoko zuzendari nagusia, elikadura-segurtasuneko beste aditu eta arduradun batzuen artean. 

Mercadonak duela urte askotatik izan du Espainiako Batzorde Zientifikoaren aholkularitza, eta Portugalgo zientzialariena ere izan du, herrialde horretan sartu ondoren. Gaur, Zientziaren Nazioarteko Egunean, bi batzordeetako 17 zientzialariak bildu dira lehen aldiz, eta haietako zenbaitek parte hartu dute jardunaldian. Parte-hartzaileen artean izan dira: Daniel Ramón, Biologia Zientzietan doktorea (Valentziako Unibertsitatea) eta gaur egun AEBko ADM enpresako (Archer Daniels Midland Co) Nutrizio eta Osasuneko I+Gko lehendakariordea; José Juan Rodríguez, albaitaritzan doktorea eta mikrobiologian aditua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa); José Miguel Mulet, Biokimikan doktorea eta Biologia Molekularrean aditua (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa); eta Duarte Torres, Zientzia eta Ingeniaritza Kimiko eta Biologikoan doktorea (Oportoko Unibertsitatea).

Espainiako ikertzaile-taldea honako hauek osatzen dute: Arturo Anadón, Albaitaritzan doktorea (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea); Juan José Badiola, Albaitaritzan doktorea (Zaragozako Unibertsitatea) eta Batzordeko egungo presidentea; Andrés Otero, Albaitaritzan doktorea (Leongo Unibertsitatea); Andreu Palou, Biokimikan doktorea (Balear Uharteetako Unibertsitatea); Pilar Vinardell, Farmazian doktorea (Bartzelonako Unibertsitatea); Santiago Pascual, Biologian doktorea (Vigoko Unibertsitatea) eta Ikerketa Zientifikoen Goi Zentroko (CSIC) ikertzailea; eta Ana Troncoso, Farmazian doktorea (Sevillako Unibertsitatea). 

Portugalgo Batzordea honako zientzialari hauek osatzen dute: Alexandra Nogueira da Silva, Zientzia Farmazeutikoetan aditua (Lisboako Farmazia Fakultatea), Paula Teixeira, Elikagaien Ingeniaritzan aditua eta bioteknologian doktorea (Portugalgo Unibertsitate Katolikoa), Fernanda Vilarinho, Materialen Ingeniaritzan doktorea (Lisboako Unibertsitateko Goi Mailako Institutu Teknikoa), Sandra Chaves, biologian doktorea (Lisboako Unibertsitatea), Inês Pádua, Nutrizio Zientzietan doktorea (Portoko Unibertsitatea) eta Isabel Castanheira, Farmazian doktorea (Lisboako Unibertsitatea).

Laguntza zientzia arloan, erronka berriei aurre egiteko

Mercadonak jarrera proaktiboa izaten du kontsumo-ohitura eta -joera berrien aurrean. “Kontsumitzaileak gero eta zorrotzagoak dira; beraz, guk aurrea hartzen dugu, haien beharrak uneoro asetzeko”, dio Angels Millanek. Hori dela-eta, enpresak aholkularitza zientifikoaren aldeko apustua egiten du batzordeko kide bakoitzaren espezialitateetan laguntza behar duen egoeretan.

Adibide gisa, batzorde zientifikoak aholku eman dio enpresari ‘Jateko Prest’ atala ezartzeko: “Aholkularitza behar izan genuen atala diseinatzeko eta produktuak nahiz ekoizpen-prozesuak baliozkotzeko. Batzordeak lagundu egin digu, ezarritako metodo eta jardunbide egoki guztiek elikagaien kalitatea eta segurtasuna berma dezaten”, nabarmendu du Luis Pla Mercadonako Kalitate zuzendariak.

Batzorde zientifikoak proiektu-sorta zabala lantzen ari da. Horrela, besteak beste, fruta zatitua saltzeko eredua hobetzeko eta haragi-hornitzaileak baliozkotzeko aholkuak ematen ditu, etengabeko laguntza eskaintzen du elikadura-arriskuen ebaluazioan eta analisian, interes zientifikoko gaiei buruzko prestakuntza ematen du eta elikadura-legeriari buruzko aholkularitza eskaintzen du.

Mercadonaren Espainia eta Portugalgo Batzorde Zientifikoetako kideakMercadonaren Espainia eta Portugalgo Batzorde Zientifikoak.

Mercadonaren Batzorde Zientifikoa EspainianMercadonaren Batzorde Zientifikoko kideak Espainian.

Mercadonaren Batzorde Zientifikoak Valentzian bildu diraTopaketa Valentzian egin zen, AINIA Zentro Teknologikoaren egoitzan.