Mercadonaren elikagai-entrega Ciudad Realeko Sagrado Corazón de Campo de Criptana egoitzan

Mercadonak elikagaiak emango dizkie egunero Ciudad Realeko Sagrado Corazón de Campo de Criptana eta Santa Teresa de Jornet egoitzei

2022ko urtarrilaren 31
  • Supermerkatu-katea bi erakunde horiei laguntzen hasi da, eta egunero premiazko elikagaiak eta produktuak emango dizkie. Laguntza horren bidez, erakundearen zerbitzuez baliatzen diren pertsona behartsuenei lagunduko die.
  • Akordio honek bat egiten du Mercadonak Gaztela-Mantxa osoko jantoki sozialekin eta erakundeekin duen lankidetzarekin.

Mercadona Ciudad Realeko bi egoitzari laguntzen hasi da: Campo de Criptana herriko Sagrado Corazón egoitza eta hiriburuko Santa Teresa de Jornet egoitza (Hermanitas de los Ancianos Desamparados). Laguntza horren bidez, konpainiak, bere erantzukizun sozialaren barruan, konpromisoa hartzen du bi erakunde horiei egunero premiazko produktuak emateko.

José Ruiz Mercadonaren Gaztela-Mantxako Kanpo Harremanetako zuzendariaren hitzetan, "lankidetza berri honek enpresaren konpromiso soziala berresten du, eta harro sentiarazten gaitu erakunde horiei laguntza emateaz, adinekoei behar duten arreta ematen segi dezaten".

Bi erakundeetako Ama Nagusiek –Sagrado Corazón de Campo de Criptana egoitzako Sor María Nietok eta Santa Teresa de Jorneteko Sor Encarnación Álvarezek– eskerrak eman dizkiote Mercadonari, berek ahal duten neurrian laguntzen dituzten pertsonei eskainitako babesagatik. “Asko eskertzen dugu laguntza hau”, esan dute.

2020an Mercadonak 14.500 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtean baino % 115 handiagoa, 17 jantoki sozial eta entitaterekin baino gehiagorekin lankidetzan jardunez eta konpainiak presentzia duen eskualdeko elikagai-bankuei, Gurutze Gorriari eta Cáritasi lagunduz.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren elikagai-entrega Ciudad Realeko Santa Teresa egoitzanMercadonaren lehen elikagai-entrega Ciudad Realeko Santa Teresa de Jornet (Hermanitas de los Ancianos Desamparados) egoitzari.

Goiburuko irudia: Mercadonaren lehen elikagai-entrega Sagrado Corazón de Campo de Criptana egoitzari.