Mercadonaren ahuakatea, Espainiakoa

Mercadonak Espainiako 8.400 tona ahuakate erostea aurreikusten du; 2021ean baino % 30 gehiago

2022ko otsailaren 07a
  • En su apuesta por la fruta y verdura de proximidad, la compañía apuesta por el aguacate procedente de campos ubicados en Andalucía y Comunitat Valenciana para la campaña 2022 en Península y Baleares, que va de enero a abril.
  • La compañía compró en la campaña anterior más de 6.500 toneladas.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak ahalegina egiten du produktu freskoak eta gertukoak saltzeko, eta, ahalegin horretan, Espainiako 8.400 tona ahuakate baino gehiago erostea aurreikusi du Penintsulako eta Balearretako denboraldi honetan, urtarriletik apirilera bitartean; iaz baino % 30 gehiago, iaz 6.500 tona erosi baitzituen.

Konpainia urte osoan aritzen da elkarlanean Espainiako hornitzaileekin, zeinen lursailak Andaluzian eta Valentziako Erkidegoan baitaude.

Garaiko fruta eta barazkiak

Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin lankidetzan.

Espainiako ahuakatea, Mercadonaren linealeanEspainiako ahuakatea, Mercadonaren linealean.

Mercadonaren Espainiako ahuakatea, lursaileanEspainiako ahuakatea, lursailean.