Gurutze Gorriak eta Cáritasek jaso zuten Mercadonak Maóko Udalari egindako dohaintza

Mercadonak ehun tona elikagai baino gehiago banatu ditu Menorcako erakunde sozialen artean

2022ko irailaren 30a
  • Aste honetan lau tona premiazko produktu eman dizkie Ciutadellako eta Maóko udalei, bi udalekin berritu dituen lankidetza-hitzarmenak betez.
  • Konpainia apiriletik ari da egunero uhartean dituen hiru supermerkatuetatik Gurutze Gorriari elikagaiak ematen.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak ehun tona premiazko produktu baino gehiago eman dizkie aurten orain arte Menorcako ongintza-erakundeei; 2.000 erosketa-orgaren baliokidea da hori.

Dohaintzak batez ere Gurutze Gorriarentzat izan dira, zeinak egunero jasotzen baititu Mercadonaren elikagaiak konpainiak uhartean dituen hiru supermerkatuetatik. Kontsumorako egokiak baina salmentarako desegokiak diren produktuak ematen dizkie, kalitate- eta segurtasun-baldintza onenetan, erakundeak Maóko eta Ciutadellako erabiltzaileei banatu diezazkien (700 baino gehiago dira).

Gainera, supermerkatu-konpainiak jarduten duen eta dendak dituen  eremuetako bizilagunekin duen konpromisoa oinarri hartuta, Mercadonak, aste honetan, lau tona premiazko produktu eman dizkie Ciutadellako eta Maóko udalei, hala nola esnea, pasta, arroza, olioa, zerealak, zukua eta dutxarako gela, behar handiena dutenekin lan egiten duten erakunde sozialen artean banatzeko, bi udalekin berritu dituen lankidetza-hitzarmenak betez.

Maóko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Enric Másek eskertu egin zion Mercadonari “bere laguntza eta herriko Elikagai Bankuarekin duen inplikazio soziala, zeina herriko enpresei ematen zaien aukera bat baita beren bezeroekin, Maóko herritarrekin, sozialki inplikatzeko”. Halaber, Ciutadellako Udaleko Giza Baliabide eta Gizarte Laguntzako zinegotzi Laura Angladak oso positibotzat jo zuen “enpresa pribatuek kolektibo ahulekiko erakutsi duten inplikazioa eta sentsibilitatea” eta adierazi zuen horrek erakusten duela “denok esku hartuta pertsonen bizi-baldintzak hobetu ditzakegula”.

Ester Coll Mercadonaren Menorcako Kanpo Harremanetarako zuzendariak Maóko eta Ciutadellako gizarte-laguntzei aintzatetsi zien “egindako lana eta dedikazio nekaezina”, eta hau adierazi zuen: “pozgarria da aurten lankidetza-bide berriak ezarri izana uhartean, hala nola gure supermerkatuetatik dohaintza zuzenak, Menorcako gizartearengana gehiago eta hobeto iritsi ahal izateko”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 400 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2021ean, konpainiak 20.600 tona elikagai eman zizkien erakunde horiei guztiei; 2020an baino % 21 gehiago.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Laura Anglada Ciutadellako Udaleko zinegotziak jaso zuen Mercadonaren dohaintzaLaura Anglada Ciutadellako Udaleko zinegotziak jaso zuen Mercadonaren dohaintza.

Goiburuko irudia: Gurutze Gorriak eta Cáritasek jaso zuten Maóko Udalari egindako Dohaintza.