Espainiako zitrikoen 2022-23ko kanpaina Mercadonan

Mercadonak Espainiako jatorriko zitrikoen kanpaina hasi du, Oronules mandarinarekin

2022ko urriaren 10a
  • Urriaren 6an hasi zen, Oronules motako mandarinarekin, Espainiako zitrikoen kanpaina, eta hainbat barietaterekin jarraituko du urrian eta azaroko lehen asteetan. Gero, “Nagusi”ek berriro Espainiako jatorriko laranjak erosi ahal izango dituzte.
  • Hurbileko fruta eta barazkien aldeko apustuan, konpainiak 209.000 tona zitriko baino gehiago erosi zituen Espainian 21-22 kanpainan; eta aste honetan hasiko den 2022-23 kanpaina nazionalean, konpainiak aurreikusten du 200.000 tona laranja eta mandarina baino gehiago erostea Valentziako Erkidegoan, Andaluzian, Murtziako Eskualdean, Katalunian eta Kanarietan.
  • Mercadonak konpromiso sendoa du sektorearekin. Horregatik, duela urte batzuetatik hona, merkaturatzen dituen laranjen % 90 baino gehiago Espainiakoak dira.
  • Konpainiak 350 fruta- eta barazki-hornitzailerekin baino gehiagorekin egiten du lan, eta haiei orain laranja-, mandarina- eta limoi-hornitzaile hauek gehituko zaizkie: Fontestad Citrus, Frutinter, Martinavarro, Frutas Tono, Bollo International Fruits, Bagu, Dracma, Anecoop, SAT Canarisol, Agronostrum, Frutas Plasencia, Nufri, Hermanos Torres y Sucesores, Lasarte, AM Fresh Spain Citrus, Alcafruit, Vicente Giner, Agrios Selectos, V-Ros, Mogalla, Frutas Poveda, Tana, Frugarva, Mundosol eta Perales y Ferrer.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Espainiako zitrikoen kanpaina hasi zuen aurreko ostegunean (urriaren 6an), Oronules mandarinarekin, eta datozen asteetan Espainiako jatorriko beste barietate batzuk sartuz joango da kate osoan. Hain zuzen ere, Espainiako jatorriko laranja azaroko lehen asteetan izango dute dendetan eskuragarri ”Nagusi”ek (bezeroek).

Mercadonak, 2022-23 kanpainarako, Espainiako jatorriko 200.000 tona laranja eta mandarina baino gehiago erostea aurreikusi du. Bolumen handiena laranjena da, 150.000 tona izatea aurreikusten baitu, eta mandarinak, berriz, 50.000 tona baino gehiago izango dira.

Mercadonak eskaintzen dituen zitriko-barietateak toki hauetakoak dira: Valentziako Erkidegoa, Andaluzia, Murtziako Eskualdea, Katalunia eta Kanariak. Mandarinak soltean eta 1 eta 2 kiloko sareetan eskuratu daitezke, eta mandarina hostoduna saskian. Laranjak soltean eta 3 kilotik 5 kilora bitarteko sareetan salduko dira.

Zitriko horiek estatuko hornitzaile hauenak dira: Fontestad Citrus, Frutinter, Martinavarro, Frutas Tono, Bollo International Fruits, Bagu, Dracma, Anecoop, SAT Canarisol, Agronostrum, Frutas Plasencia, Hermanos Torres y Sucesores, Lasarte, AM Fresh Spain Citrus, Alcafruit, Vicente Giner, Agrios Selectos, V-Ros, Nufri, Mogalla, Frutas Poveda, Tana, Frugarva, Mundosol eta Perales y Ferrer; denen artean, Espainia osoko 2.500 nekazarirekin baino gehiagorekin egiten dute lan.

Mercadonak konpromiso sendoa du sektorearekin. Horregatik, duela urte batzuetatik hona, merkaturatzen dituen laranjen % 90 baino gehiago Espainiakoak dira.

Sasoiko zitrikoen eta fruta eta barazkien kontsumoa sustatu, saski orekatua egiteko

Mercadonak zitrikoen kontsumoa sustatzen du, baita laranja-zuku egin berriarena ere. Zuku hori Fruta eta Barazkien atalean eskuratu daiteke ohiko hiru ontzi-formatuetan (250 mililitro, 500 mililitro eta litro bat), guztiak ere plastiko birziklatuz eginak, ekonomia zirkularra bultzatzeko. Zerbitzu hori 2016. urtean hasi zen kateko denda guztietan ezartzen, Mercadonaren, Zumex hornitzaile espezialistaren eta bezeroen arteko berrikuntza bateratuaren bidez garatuta.

Zitrikoek bitamina, mineral eta antioxidatzaile ugari dituzte, eta dieta orekatuari eusten laguntzen du haien kontsumoak. Laranjak, mandarinak eta limoiak, beste zitriko batzuen artean, aliatu handiak dira erosketa-saski orekatua osatzeko.

Mercadonak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak garaian garaiko fruta eta barazkien alde egiten duen kanpainarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat izan zen bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; Elikadura Katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin lankidetzan.

Espainiako mandarinak Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanEspainiako mandarinak Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.