COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren elikagaien entrega Ceutan

Mercadonak egunero ematen dizkio produktuak Ceutako Hermanos de la Cruz Blancaren familia-etxeari

2019ko apirilaren 08a
  • Egunero premiazko produktuak ematen hasi da supermerkatu-katea Nuestra Señora de los Ángeles familia-etxeari —Ceutako Hermanos de la Cruz Blancak kudeatzen du etxe hori—.
  • Bere gizarte-ekintzako planaren barruan, konpainiak 170 jangela soziali laguntzen die Espainiako hainbat herritan.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Ceutako Hermanos de la Cruz Blancaren Nuestra Señora de los Ángeles familia-etxeari laguntzen hasi da Mercadona, egunero premiazko produktuak emanez. Produktu horiek egokiak dira kontsumitzeko, baina ez saltzeko, konpainiaren irizpideen arabera. Mercadonak jartzen dituen baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker, egunero entregatzen dira elikagaiok, kalitate eta segurtasun-baldintza onenetan entregatu ere.

Hermanos Franciscanos de Cruz Blanca erakunde erlijiosoa Ceutari oso lotua egon da sortu zenetik, eta ia 50 urte daramatza gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak zaintzen, haiei laguntzen eta haien egoera aldatzen. Hogeita hamabost zentro (familia-etxe) dituzte Espainia osoan banatuta, eta pertsonei laguntzeko programa eta proiektuak egiten dituzte zentro horietan, haien behar espezifikoak kontuan hartuz eta kalitate-kontrol zorrotzenak betez.  Hiri Autonomoarekin duten kontratua betez, etxez etxeko oinarrizko laguntza ematen diete 400 erabiltzaile baino gehiagori. Laguntza horren barruan, janari prestatua banatzeko zerbitzua eskaintzen diete pobrezia-egoeran dauden eta jatekoa eskuratzeko baliabiderik edo gaitasunik ez dutenei. Astelehenetik igandera eskaintzen duten zerbitzuaren barruan, gosaria eta afaria sartzen dira.

Carlos Domínguez Anaiak eskerrak eman dizkio Mercadonari, Cruz Blancaren izenean, elikagaiak emateagatik. "Cruz Blanca familiak eskerrak ematen dizkio Mercadonari hasitako ibilbide solidario honengatik, eta, batez ere, hurbileko tratua emateagatik, eta proiektua halako ulermenarekin eta maitasunarekin hartzeagatik”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, familia-etxe horri laguntzeaz gain, Ceutako Elikagai Bankuarekin ere lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen martxoan. Hitzarmen horren arabera, Mercadonak konpromisoa hartzen du Bankuari premiazko produktuak emateko, hark ongintzazko elkarteen bidez bana ditzan.

Carlos Domínguez anaia Mercadonako langileekin, Ceutako Hermanos de la Cruz Blancako familia-etxeari elikagaiak entregatzeko uneanCarlos Domínguez anaia Mercadonako langileekin, Ceutako Hermanos de la Cruz Blancako familia-etxeari elikagaiak entregatzeko unean.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten du. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.