Mercadonaren elikagaiak entregatzen

Andújarko San Vicente de Paúl harrera-etxeari laguntzen dio Mercadonak

2019ko apirilaren 04a
  • Egunero 20 pertsona artatzeko adina premiazko produktu ematen dizkio.
  • Bere gizarte-ekintzarako planaren barruan, Mercadonak 6.100 kilo premiazko produktu eman zizkion 2018an Jaéngo Elikagai Bankuari.

Andújarko San Vicente de Paúl harrera-etxeari (Jaen) laguntzen hasi da Mercadona 2019an. Horretarako, kontsumitzeko egokiak diren baina konpainiaren irizpideen arabera saltzeko egokiak ez diren premiazko produktuak ematen dizkio egunero. Dohaintza egunero egiten da Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker; haiek eramaten dituzte produktuak harrera-etxera, boluntarioek janaria presta dezaten.

San Vicente de Paúl harrera-etxea Andújarko Familia Vicenciana erakundearena da, eta 20 pertsona inguru hartzen ditu egunean. Gosaria, bazkaria eta afaria ematen dizkie, bai eta egun osorako ogitartekoak eta elikagaiak ere. Pertsona horiei arropa eta higiene-produktuak ere eskaintzen dizkie, eta prestakuntza-tailerrak ematen dizkie lan-merkatuan sartzen laguntzeko —behar adina denboran edukitzen dituzte harrera-etxean—.

Harrera-etxea kudeatzen duen Andújarko Familia Vicenciana erakundeko presidente Nicolás Velascok eskerrak eman dizkio Mercadonari, erakundearen izenean, elikagaiak emateagatik: “Eguneroko laguntza honi esker, jende gehiago hartu ahal izango dugu, eta egunero gure zentrora etortzen diren gizon-emakumeei kalitate eta aukera handiagoa eskaini. Horietako asko etxegabeak dira, eta aterpetxe-zerbitzua eskaintzen diegu; beste batzuk, berriz, programa bat egiten ari dira beren bizimodua antolatu eta kalera irten ahal izateko”.

Mercadonako etxera eramateko zerbitzuko banatzailea, harrera-etxeari produktuak entregatzenMercadonako etxera eramateko zerbitzuko banatzailea, harrera-etxeari produktuak entregatzen.

Bestalde azpimarratu behar da konpainiak gizarte-ekintzako planaren garapenarekin jarraitzen duela, Jaengo zenbait gizarte-entitate eta instituziori laguntza eskainiz; besteak beste, bi jantoki sozial hauekin dihardu egunero: San Roque, Jaén hiriburuan, eta Parroquia de San Agustín, Linaresen. Gainera, 2018an, 6.100 kilo baino gehiago eman dizkio konpainiak premiazko produktuetan Jaéngo elikagai-bankuari, behar handiena dutenen artean banatzeko.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Goiburuko irudia: María Galaso, Paquita Sánchez, Mª Paz eta Francisco Cubilla, San Vicente de Paúl harrera-etxeko langile eta boluntarioak, Mercadonako etxera eramateko zerbitzuko banatzailearekin.