Mercadonaren eta Menorcako Gurutze Gorriaren arduradunak lehen dohaintzan, Poici Ciutadellan

Mercadonak egunero emango dizkio elikagaiak Gurutze Gorriari Maón eta Ciutadellan

2021ko azaroaren 05a
  • Konpainia Gurutze Gorriarekin elkarlanean hasi da, egunero premiazko produktuak emanez, hala nola fruta eta barazkiak, esnekiak, haragia, arraina, hestebeteak, ogia eta pasta.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia Gurutze Gorriarekin elkarlanean hasi da gaur, Maón eta Ciutadellan egunero premiazko produktuak  emanez, hala nola fruta eta barazkiak, esnekiak, haragia, arraina, hestebeteak, ogia eta pasta.

Dohaintzak goizeko lehen orduan egiten dira, astelehenetik ostiralera. Kontsumorako egokiak baina salmentarako desegokiak diren produktuak ematen dira, kalitate- eta segurtasun-baldintza onenetan, Gurutze Gorriak bi udalerrietan hornitzen dituen erabiltzaileengana irits daitezen (700 baino gehiago dira). Konpainiak dagoeneko hamabi jantoki sozialekin dihardu elkarlanean Balear Uharteetan.

Tomeu Pons Gurutze Gorriko presidenteorde autonomikoak eskerrak eman zizkion Mercadonari laguntza eskaintzeagatik “Menorcan Gurutze Gorriaren erabiltzaile diren familia askoren oinarrizko elikadura-beharrak asetzeko, elikagai freskoak emanez; izan ere, egiten ditugun esku-hartze batzuk ez lirateke posible izango baldin eta enpresen eta erakundeen babesa izango ez bagenu”.

Ester Coll Balear Uharteetako Kanpo Harremanetarako eta  Nekazaritzako Elikagaien Katerako Zuzendariak, berriz, zera adierazi du: “Oso pozik gaude Gurutze Gorriak egiten duen lan handian aletxo bat jartzeko aukera dugulako. Eskerrak eman nahi dizkiogu erakundeari bere lan eta dedikazio altruistagatik, funtsezkoak baitira Menorcako gizartearentzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Balear Uharteen kasuan, supermerkatu-konpainiak 215 tona elikagai baino behiago eman zizkien 2020an hango jantoki sozial eta beste ongintza-erakunde batzuei; 2.900 erosketa-orgaren baliokidea.

Uhartez uharte, Mercadonak Maóko eta Ciutadellako Udal Elikagaien Bankuekin lan egiten du, eta, gaurtik aurrera, baita bi udalerriotako Gurutze Gorriarekin ere; Ibizan, Ibiza eta Formenterako Elizbarrutiko Cáritasekin eta erakunde horrek kudeatzen dituen Vila, Santa Eulària des Riu eta Sant Antoni de Portmanyko jantoki sozialekin aritzen da elkarlanean; eta Mallorcan, Mallorcako Elikagai Bankuarekin lan egiteaz gain, elikagaiak banatzen ditu egunero toki hauetan: Sor Isabel Bonnín, Estrellas & Duendes, Refugi del Pare Gaspar Aguiló, Tardor, Las Hermanitas de los Pobres, Can Gazà eta Ebenezer Maranata.

Mercadonaren lehen elikagai-entrega Maóko Gurutze GorriariLehen dohaintzan, Poima Maó Mercadonan.

Mercadonaren eta Menorcako Gurutze Gorriaren arduradunak lehen dohaintzan, Poici CiutadellanMercadonaren eta Menorcako Gurutze Gorriaren arduradunak lehen dohaintzan, Poici Ciutadellan.