Mercadonaren denda baten kanpoaldea

Mercadonak egunero emango dizkie produktuak Ciempozueloseko San Juan de Dios jantoki sozialari eta Madrilgo Padre Garralda Horizontes Abiertos fundazioari

2019ko azaroaren 12a
  • Supermerkatu-enpresak lankidetza abiarazi du erakunde horiekin, eta premiazko produktuak emango dizkie egunero. Hala, Ciempozueloseko jantoki sozialera jo ohi duten 80 laguni baino gehiagori eta Fundazioak Las Tablasen (Madril) duen zentroan bizi diren 95 lagunei lagunduko die.
  • Mercadonak Madrilgo Erkidego osoko jantokiekin duen lankidetzari batzen zaizkio akordio horiek; hala, elikagaiez gain, dohaintza gauzatzeko baliabide logistikoak eta giza baliabideak hornitzen ditu.

Mercadona San Juan de Dios jantoki sozialari (Ciempozuelos) eta Madrilgo Padre Garralda Horizontes Abiertos Fundazioari laguntzen hasi da. Laguntza horren bidez, konpainiak, bere erantzukizun sozialaren barruan, konpromisoa hartzen du erakunde horiei egunero premiazko produktuak emateko. Produktu horiek —kontsumitzeko egokiak dira, baina ez saltzeko egokiak, konpainiaren irizpideen arabera— enpresaren baliabide logistikoak eta giza baliabideak erabiliz banatuko dira, elikagaiak kalitate- eta segurtasun-baldintza onenean irits daitezen.

Mercadonako Kanpo Harremanetarako Sailak adierazi duenez, "enpresa oso pozik dago lankidetza hau abiarazi izanarekin; izan ere, enpresak Madrilgo Erkidegoko jantoki sozialei ematen dien dohaintza handitu egin du, eta harro gaude gehien behar dutenei elikagaiak emateaz".

Bestalde, bai San Juan de Dios jantoki sozialeko arduradunek, bai Padre Garralda Fundazioko arduradunek eskerrak eman dizkiote Mercadonari emandako laguntzagatik. Izan ere, eguneroko baliabideak handitzen laguntzen du, kontsumitzeko ondo dauden produktuekin. Casimiro Dueñasek —San Juan de Dios jantoki sozialeko anaia nagusia— nabarmendu zuzenez, "Mercadonaren eta antzeko enpresen lankidetzak aukera ematen digu behartsuenei laguntzeko, eta kalitatezko produktuak eskaintzeko. Gure lanean funtsezkoa da horrelako enpresak gurekin inplikatzea, behartsuenen bizitza zertxobait hobea izan dadin". Padre Garralda Fundazioari dagokionez, Celia Ordoñez zuzendari nagusiak adierazi zuenez, "Padre Garralda Fundazioan oso pozik gaude, eta eskerrak ematen dizkiogu kolaborazio horrengatik, gutxien duten pertsonekin dugun konpromisoan eguneroko lanean laguntzen baitigu.

Lankidetza Madrilgo Erkidegoko jantoki sozialekin

Gizartearengandik jasotzen duena hari itzultzeko Mercadonak duen konpromisoaren ondorioz, enpresak aurrera egin du, eta Gizarte Ekintzako Plana indartu du, autonomia-erkidego guztietako erakunde eta gizarte-erakundeen laguntzarekin.

Madrilen, zehazki, zenbait jantoki soziali laguntzen hasi da azken hilabeteetan (hala nola Alcorcónen, Móstolesen eta Madril hiriburuan), eta jarraitzen du lehendik konpainiak erkidegoan laguntzen zituenekin. Erakunde horiei eta Madrilgo Elikagai Bankuari, 400 tona elikagai baino gehiago eman zizkion Mercadonak 2018an. Espainia osoan, Mercadonak 170 jangela soziali baino gehiagori laguntzen die.