Mercadonaren produktuen garraioa

Mercadonak 3.200 kilo premiazko produktu eman dizkio Federación Gallega de Bancos de Alimentos erakundeari

2019ko azaroaren 13a
  • Modu horretan, 2012tik erakunde horrekin duen hitzarmena indartu du Mercadonak.
  • Mercadonak 710 tona elikagai baino gehiago eman zizkien 2018an Galiziako ongintzazko erakunde eta jantoki sozial batzuei.

Asteazken honetan, Mercadonak 3.200 kilo premiazko produktu eman dizkio Federación Gallega de Bancos de Alimentos erakundeari. Indartu egin da, horrela, bi erakundeek 2012az geroztik duten lankidetza-hitzarmena, zeinaren bidez premiazko produktuak eman baitizkio erakundeari azken zazpi urteetan.

Mercadonak bere sare logistikoa erabili du produktuak Galiziako hiriburuko elikagai-bankuak Tambre industrialdean duen biltegira eramateko. Entrega egiteko unean, han izan dira José Pita federazioko ordezkaria eta Mariña Rivas Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Galiziako kudeatzailea. Pitak eskerrak eman dizkio Mercadonari "jende behartsuenari laguntzeko lanean ari garen erakundeei etengabeko babesa eta laguntza emateagatik". Rivasek, bere aldetik, goraipatu egin du "elikagai-bankuak egiten duen lan bikaina, baliabide gutxien duten pertsonen egoera hobetzen laguntzen baitu".

Mariña Rivas, Mercadonak Galizian duen Giza Baliabideetako gerentea, eta Federación Gallega de Bancos de Alimentos erakundeko boluntarioak

Mercadonaren Gizarte Ekintza Galizian

Kolaborazio honekin, supermerkatu-kateak sendotu egin du Galiziako erakunde sozialekin duen lankidetza-programa, eta, era berean, sendotu egin du jarduten duen eremuko inguru sozialarekiko konpromisoa; izan ere, Federación Gallega de Bancos de Alimentos erakundeari egindako dohaintzez gain, Mercadonak premiazko elikagaiak ematen dizkie erkidego horretako ongintzazko beste erakunde batzuei ere, hala nola, Cáritasi, eta egunero eramaten du janaria Galiziako beste herri batzuetako 12 jantoki sozialetara. Ekintza solidario horien guztien bidez, Mercadonak 2018an 710 tona elikagai eman zizkien erkidegoko ongintzazko zenbait erakunderi eta jantoki soziali.

Mercadonaren Erantzukizun Soziala

Mercadonak, bere ekintza-planaren bidez, konpromisoa du gizarteari itzultzeko harengandik jasotzen duenaren zati bat. Hori dela eta, Espainian jende askori laguntzen dioten instituzio eta erakunde sozial ugariri laguntzen die eta babesa ematen. 2018an, zenbait ekimenen bidez, konpainiak 8.300 tona produktu (guztira 140.000 erosketa-orga) eman dizkie elikagai-bankuei, jangela sozialei eta ongintzazko erakundeei.

Federación Gallega de Bancos de Alimentos erakundea

FEGABAN irabazi-asmorik gabeko erakunde independente bat da, boluntarioen lanean oinarritua. Helburu nagusia du soberako elikagaiak eskuratzea eta aprobetxatzea, laguntza-zentroetara eraman eta, horien bidez, familiei eta behartsuei helarazteko. Erakundearen laguntza-sareak 100.000 pertsona baino gehiagoren beharrei erantzuten die, 670 elkarte baino gehiagoren bidez. 2007ko uztailean sortu zen, Galiziako erkidegoko elikagai-bankuen lana koordinatzeko, eta ahalik eta jende behartsu gehienari laguntzeko. Baina haren ekarpena jendeari janaria emateaz haratago doa; izan ere, horrez gain, elikadura-arazoei eta haiek konpontzeko aukerei buruzko heziketa- eta kontzientziazio-lanak egiten ditu, boluntariotza sustatzen du eta elkartasun-kontzientzia garatzen laguntzen du.