Mercadonaren poltsa baten xehetasuna.

Mercadonak Ciutadellako Udaletxearekin zuen dohaintzak emateko konpromisoa berritu du, eta behar-beharrezko produktuak eman dizkio

2017ko uztailaren 28a
  • Supermerkatu-kateak eta Ciutadellako Udaletxeak elkarren artean duten lankidetzarako hitzarmena berritzea adostu dute. Akordio horren bitartez, Ciutadellako Gizarte Zerbitzuetako Sailari tona bat behar-beharrezko elikagai ematera konprometitzen da Mercadona.  

Mercadonak berritu egin du Ciutadellako Udaletxearekin hartua zuen urtebeteko lankidetzako hitzarmena. Ciutadellako Gizarte Zerbitzuetako Sailari tona bat behar-beharrezko elikagai ematera konprometitzen da horren bitartez, Sailak udalerriko pertsona behartsuenekin lan egiten duten entitateen artean bana ditzan, antzematen dituen beharrizan zehatzen arabera.

Joana Maria Gomila Ciutadellako alkateak eta Balear Uharteetako Mercadonako Kanpo Harremanetako arduradun den Bárbara Ordásek aurreko ostiralean izenpetu zuten hitzarmena. Sinadura gauzatzean, Gizarte Zerbitzuetako Sailak “behartsuenen alde hartutako lanak eta ardurak” eskertu ditu Mercadonak.

Joana Maria Gomila alkateak, horren haritik, eskertu egin du “Mercadonaren kolaborazio eskuzabala, enpresa honek elikagaiak dohaintzan ematearekin duen engaiamendua erakusten duena eta Ciutadellako pertsona behartsuenen mesederako izango dena”.

2016an zehar, 107 tona elikagai baino gehiago eman zituen dohaintzan Balear Uharteetako Mercadonak, entitate hauekin ere elkarlanean ari delarik: Mallorcako Elikagaien Bankua; Menorcan, Maó eta Ciutadellako Udak Bankuak; Eivissa eta Formenterako Elizbarrutiko Caritas; Mallorcako Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen duen Incako Jantoki Soziala; eta Ca l’Ardiaca Jantoki Soziala, Palmako Es Refugik kudeatua.

Bere konpromiso sozialaren ildotik, urteak dira Espainia guztiko instituzio eta ongintzazko entitateekin lan egiten duela Mercadonak, hala nola Elikagaien Bankuak, Elizbarrutiko Caritas, Gurutze Gorria eta 120 jantoki sozial baino gehiagorekin. 6.500 tona elikagai eman zituen 2016an, 108.000 erosketa gurdi betetzeko adina, gutxi gorabehera.