Mercadonaren furgoneta bat, katearen supermerkatuetako batean.

Mercadonak 4.500 kilo behar-beharrezko produktu baino gehiago entregatu dizkio Errioxako Elikagaien Bankuari

2017ko uztailaren 28a
  • 2016an, 88,6 tona behar-beharrezko produktu eman ditu dohaintzan Errioxan supermerkatu-kateak.

Mercadonak 4.500 kilo behar-beharrezko produktu eman dizkio dohaintzan Errioxako Elikagaien Bankuari. Esne, olio eta lekale egosiz osatu da entrega, hain zuzen ere. Honekin batera, bi entitateek aurrera daramaten elkarlanerako hitzarmena berritu egin da, zeinaren bitartez azken lau urteotan 16.000 kilo behar-beharrezko produktu baino gehiago eman dizkion dohaintzan Mercadonak Errioxako Elikagaien Bankuari. Hitzarmen honek “Bilketa Handia” izeneko kanpainetan parte hartzeko bidea ere eman dio Mercadonari. Beraren bezeroek kanpaina hauei eman dieten erantzun solidarioari esker, 2016an zehar ia beste 40.000 kg produktu gehitu ahal izan zaizkio konpainiak emandakoari.

Dohaintza gauzatzeko orduan presente izan dira José Manuel Pascual-Salcedo, Errioxako Elikagaien Bankuko presidentea, eta Imanol Flandes, Errioxako Mercadonako Kanpo Harremanetako Gerentea. Flandesek eskertu egin du “Errioxako Elikagaien Bankuaren aldetik egiten den eguneroko lana”, eta azaldu du “laguntza honek, gure erantzukizun sozial korporatiboko politikaren barnean kokatzen denak, harrotasunez betetzen” dituela. Pascual-Salcedok, bere aldetik, nabarmendu duenez “ispilu modura funtzionatzen dute sarritan honen moduko ekintzek, beste enpresa batzuk ere dohaintza egitera batu daitezen bultzatuz, eta honelakoei esker jarrai dezakegu behartsuenei laguntza ematen. Iaz, 12.454 pertsonari, hain zuzen ere”.

Bere erantzukizun sozial korporatiboren barnean, Mercadonak ez du Errioxako Elikagaien Bankuarekin soilik lan egiten. Eguneroko elkarlana du egunean batazbeste 250 errazio banatzen dituen Logroñoko Cocina Económica jantoki sozialarekin.

2016an, dohaintzan emandako 88,6 tona elikagai batzera iritsi ziren, Mercadonak eta Errioxako entitate sozialek egindako elkarlanaren bitartez. Bestalde, Espainia guztiko 120 jantoki sozial, 60 elikagaien banku eta ongintzazko hainbat entitaterekin egiten du lan konpainiak. Honela, 6.500 tona elikagai eman zituen 2016an, 108.000 erosketa gurdi betetzeko adina, gutxi gorabehera.

Mercadona Errioxan

Honekin, Errioxaren alde egin duen apustu irmoa berresten du Mercadonak. 9 denda ditu han (5 Logroñon eta 1 Alfaro, Arnedo, Calahorra eta Haron), eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoa duten 495 pertsonak osatutako langile taldea. Gainera, bertako 805 ETErekin du harreman komertziala, eta 326 milioi euroko erosketak egin dizkie 2016an errioxar hornitzaileei, aurreko urtean baino %8 gehiago. Azkenik, gertutasuneko fruta eta barazkien alde egin duen apustuaren ildotik, 176.000 kilotik gora azalore erosi ditu Mercadonak Calahorran.

Errioxako Elikagaien Bankuari buruz

Errioxako Elikagaien Bankua ongintzazko fundazioa da, izaera sozial eta akonfesionalekoa, irabazi asmorik gabekoa, eta Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioko (ESEBAF) zein Europako Elikagaien Bankuen Federazioko (EEBF) kidea. Errioxar boluntario talde batek osatzen du, elikaduraren alorreko enpresen soberakinetatik jasotako zein norbanakoek emandako dohaintzetako elikagaiak batu, eta Errioxako jende behartsuaren artean banatzeko helburuarekin. Guztira, 1.329.423 kilo elikagai banatu zituzten, 12.454 onuradunen artean, 2016an, 104 entitate laguntzaileren bitartez.