Oinak zaintzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

Mercadonak bikoiztu egin ditu oinak zaintzeko produktuen salmentak, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen eraginez

2020ko ekainaren 26a
  • Konfinamendu-aldia amaitu eta uda iristearekin batera horrelako produktuak gehiago erabiltzen direla ikusi du konpainiak.
  • RNB Totaler Hornitzaileak egiten ditu, Deliplus markaren barruan, oinetarako esfoliatzailea eta krema hidratatzaileak.

 

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, bikoiztu egin ditu oinak zaintzeko produktuen salmentak, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen eraginez. Izan ere, konfinamendu-aldia amaitu eta uda iristearekin batera, paseatzeari eta kirola aire zabalean egiteari heldu diote berriro kontsumitzaileek.

Oinak zaintzeko Mercadonaren produktu-sortan, Oinetarako Deliplus Esfoliatzailea nabarmentzen da. Esfoliatzaile horrek apar-harriaren partikulak ditu, eta aktibo horrek modu naturalean murrizten ditu oinazpietako eta orpoetako azal zakarrak eta gogorguneak. Nabarmentzekoak dira, halaber, Oinetarako Deliplus Krema Hidratatzailea eta Oinetarako Deliplus Krema Ureaduna. Azken hori bereziki aproposa da oinetako azal lehorra, orpoetako azal zartatua eta gogorguneak tratatzeko.

Produktu horiek Mercadonaren Lurrindegikoak dira, eta RNB Totaler Hornitzaileak egiten ditu, La Pobla de Vallbonako bere instalazioetan (Valentzia).

Oinak zaintzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu bateanOinak zaintzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

Logo EAktibatu