Mercadonaren piper gorria, lur-sailean

Mercadonak aurreikusten du Espainiako 18.200 tona piper gorri erostea 2020ko kanpainarako; 2019an baino % 17 gehiago

2020ko uztailaren 01a
  • Mercadonak gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, Andaluzian, Murtzian, Gaztela-Mantxan, Gaztela eta Leonen, Nafarroan eta Kanarietan hazitako piper gorriaren alde egin du urte osoan.
  • Konpainiak gutxi gorabehera 15.500 tona piper gorri erosi zituen 2019an.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlinekoen konpainiak, produktu freskoak eta, zehazki, gertuko fruta eta barazkiak saltzeko ahalegina egiten du, eta, aurreikusi du, ahalegin horretan, Espainiako 18.200 tona piper gorri inguru erostea 2020an; 2019an baino % 17 gehiago (15.500 tona erosi baitzituen).

1.600 denda baino gehiagotako Fruta eta Barazkien atala produktu horretaz hornitzeko, konpainia 10 hornitzailerekin baino gehiagorekin ari da lankidetzan urte osoan. Hornitzaile horien lur-sailak Andaluzian, Murtzian, Gaztela-Mantxan, Gaztela eta Leonen, Nafarroan eta Kanarietan daude.

Jatorri nazionaleko produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-praktikak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Piper gorria salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanPiper gorria salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Mercadonaren piper gorria, lur-saileanMercadonaren piper gorria, lur-sailean.

Logo EAktibatu